Amurrioko udako igerilekuak ekainaren 15etik irailaren 17ra irekiko dira

Amurrioko udal igerilekuak ekainaren 15ean, ostegunean, irekiko dira eta irailaren 17ra, igandera, arte egongo dira zabalik. Aurten abonatutako pertsonen eguneraketa egingo da eta, beraz, beharrezkoa izango da interesa duten pertsona guztiek abonua udako igerilekuetan egitea.

Aire zabaleko udako igerilekuen denboraldia ekainaren 15ean hasiko da Amurrion eta irailaren 17ra arte iraungo du. Hau izango da ordutegia: astelehenetik igandera, 10:30etik 20:30era ekainean eta irailean, eta 10:30etik 21:00etara uztailean eta abuztuan.

Uda honetan, abonatutako pertsonak eguneratuko programa berri batean sartuko dira, beraz, aurreko urteetako abonatuak zein berriak abonua udako igerilekuetan egin beharko dute, ez baita helbideratzerik igaroko. Udako Udal Igerilekuen harrera zabalik egongo da altak, aldaketak, bajak eta abar egiteko, ekainaren 8, 9, 12, 13 eta 14an, 10:00etatik 13: 00etara.

Bestalde, Bañueta Kiroldegian 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen abonatutako pertsonek, ondoren baja hartu ez badute, doan sartu ahal izango dira udal-igerilekuetara.

Informazioa behar duten pertsona guztiek 945390668 zenbakira deitu beharko dute, edo, bestela, helbide elektroniko honetara idatzi: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

“Amurrio Harro”, LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren programazioa

Ekainean, Amurriok askotariko programazio aldarrikatzailea izango du, ekainaren 28a, LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, ardatz hartuta. “Amurrio Harro” izenarekin, programazioa datorren ostegunean, ekainak 8, hasiko da eta ekainaren 17an, ospakizunaren egun handian, jarraituko du. Lehiaketak, showak, musika eta bingoa izango dira, besteak beste.

“Funtsezkoa da pertsona guztiek, beren orientazio sexuala edo genero-identitatea alde batera utzita, beren bizitzak beldurrik eta diskriminaziorik gabe bizi ahal izatea, LGTBIQA+ kolektiboa ahalduntzea eta gizartea sentsibilizatzen lan egitea. Gizartea aniztasunari eta errespetuari buruz hezi eta kontzientziatu behar dugu, eta horregatik, iaz egin zen bezala, Amurrioko Udala Amurrio Harro elkartearekin elkarlanean ari da LGTBIQA+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunaren inguruko hainbat jarduera antolatzeko”, azaldu du Ixone Saratxaga jarduneko Berdintasun zinegotziak.

“Amurrio Harro” programazioa

Ekainak 8: Miquel Missé soziologo eta genero eta sexualitatean adituaren “Sexu- eta genero-aniztasuna pentsatzeko mapa” hitzaldia izango da Katekesi Aretoan. Hitzaldia 18:30etan hasiko da eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Ekainak 17: Programazioaren egun handia izango da, eta egun osoan zehar ekintzak egingo dira Juan de Urrutia plazan.

12:00 Tortilla lehiaketa Juan de Urrutia plazan. Aldi berean, “Kalaka” mahai-jokoak.

14:30 Sari banaketa

15:00 Tortilla bazkaria

16:30 Bingoa

19:00 Manifestazioa eta pregoia

20:00 Poteoa eta batukada

21:00 “Drakelarre” Drag Showa

23:00 ABBA revival

00:30 DJ 2mino

“Únete a la Generación D” kanpainak Amurrio bisitatuko du ekainaren 7, 8 eta 9an

Generación D herritarren gaitasun digitalen garapenaren beharraz sentsibilizatzeko eta kontzientziatzeko eta arrakala digitala hausteko ekimena da.

Kanpaina Jose Medinabeitia kalean egongo da, ordutegi honetan:

Ekainaren 7an eta 8an 10: 00etatik 13: 30era eta 17: 00etatik 20: 30era

Ekainaren 9an 10: 00etatik 13: 00etara

Tailer bakoitzak ordubeteko iraupena du, eta tailer bakoitzeko gehieneko edukiera 20 pertsonakoa da. Beraz, sarrera librea bada ere, aldez aurretik eguna eta ordua erreserbatzea gomendatzen da, tailerrak egiten beste talde batzuk egonez gero itxaron behar ez izateko.

Informazioa eta erreserbak: 900 101 493/Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Díptico GeneracionD euskera.pdf)Díptico GeneracionD euskera.pdfDíptico Generacional Euskera483 kB06-06-23 13:21

Amurrioko Udalak udal igerilekuetako ostalaritza-lokala administrazio-emakidaren araubidean okupatzeko lizitaziorako deia egin du

Maiatzaren 25ean egindako Tokiko Gobernu Batzarrak udal igerilekuetako ostalaritza lokala administrazio emakida erregimenean okupatzeko lizitazioa arautuko duen baldintza agiria onartu du. Kontratuak 3 hilabeteko iraupena du, 2023ko ekainaren 17tik irailaren 16ra. Hasierako hileko errenta 200 eurokoa da, eta lizitatzaileek hobetu ahal izango dute. Lizitazioan parte hartzeko eskabideak Amurrioko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, bost egun naturaleko epean, hau da, ekainaren 5ra arte.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Anexo I Declaración Responsable.pdf)Anexo I Declaración Responsable.pdfDeclaración responsable105 kB30-05-23 11:05
Download this file (Anexo II Proposición económica.pdf)Anexo II Proposición económica.pdfProposición económica105 kB30-05-23 11:05
Download this file (Pliego Bar Piscinas 2023.pdf)Pliego Bar Piscinas 2023.pdfPliego Bar Piscinas 2023268 kB30-05-23 11:05

“OPORRETAN ERE EUSKERAZ” Amurriora itzuli da eta jolasak, abestiak, irteerak, txangoak eta hainbat berrikuntza proposatzen ditu

  • 5 eta 12 urte bitarteko haurrek izena emateko epea zabalik dago gaurtik ekainaren 10era Kultur Etxean
  • 2019 eta 2020an jaiotakoek aurrez izena emateko orria Kultur Etxean edo posta elektronikoz bidalita Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. aurkeztu beharko dute ekainaren 1etik 7ra. Beharrezkoa izanez gero, ekainaren 8an zozketa egingo da eta behin betiko izen-ematea ekainaren 8tik 14ra egin beharko da kultur etxean.

Amurrioko Udalak uda honetan ekingo dio berriro 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako “Oporretan ere euskaraz” programari. Programa horretan hainbat jarduera gauzatuko dira, jolasak, abestiak, tailerrak, txangoak eta irteerak, besteak beste. Egitaraua uztailaren 3tik 31ra gauzatuko da eta izena emateko epea zabalik dago jadanik Kultur Etxean ekainaren 10era arte.

Edizio honek berrikuntza bat dakar: 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurrek ere ‘Oporretan ere euskaraz‘ programaz gozatu ahal izango dute, haientzat bereziki diseinatutako jardueretan parte hartuz. Jarduera horiek 09:30etik 13:30era egingo dira Armurulanda plazan dagoen Ludotekan. Aurreinskripzio orria www.amurrio.eus webgunean aurki daiteke, eta Kultur Etxean entregatu edo posta elektronikoz bidali ahal izango da, ekainaren 1etik 7ra, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora.

Izen-emate kopurua plaza erabilgarrien kopurua baino handiagoa bada, ekainaren 8an zozketa egingo da, onartutako parte-hartzaileak zehazteko eta behin betiko izen-ematea ekainaren 8tik 14ra egin beharko da kultur etxean. Garrantzitsua da kontuan izatea B edo D ereduetan matrikulatutako haurrek bakarrik hartu ahal izango dutela parte. Matrikularen prezioa 62,06 €-koa da, eta bi anai-arreba edo gehiagoren kasuan, kostua 55,87 €-koa da haur bakoitzeko. Onartuen zerrendak ekainaren 16an argitaratuko dira Kultur Etxean.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Oporretar ere euskaraz DIPTIKOA 2023 def.pdf)Oporretar ere euskaraz DIPTIKOA 2023 def.pdfOporretan ere euskaraz Diptikoa 20231529 kB01-06-23 08:10
Download this file (Oporretar ere euskaraz DIPTIKOA 2023 2019-2020.pdf)Oporretar ere euskaraz DIPTIKOA 2023 2019-2020.pdfOporretan ere euskaraz Diptikoa 2023 (2019-2020)2098 kB01-06-23 08:09

Araba Euskaraz jaialdira joateko autobusaren baimenak

  • 2008. urtean edo ondorengoetan jaiotakoek nagusi batek lagunduta joan beharko dute.
  • Adinez txikikoaren ama, aita edo tutore naizen aldetik, autobusean alkoholdun edaririk garraiatzea debekatuta dagoenaren jakitun naiz, baita jaialdian adinez txikikoek alkoholik ezin dezaketela kontsumitu ere.
  • Bidaiariren bat ez balego itzulerarako adostutako orduan 10 minutuz itxarongo da, gehienez ere.
  • Bidaiariren batek kalterik eragingo balu autobusetan edo antzekoetan, orri honen sinatzailea izango da kalteek eragindako gastuen erantzulea.
Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.