
- Etxea
- zerbitzuak
- Idazkaritza eta HAZ
- HAZ
- Udal-errolda
Udal errolda

1. ALTAK
1.1 JAIOTZAGATIK
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
• Bi gurasoen NAN fotokopiak. Bakarra etorriko balitz, "Adingabearen Adierazpena" sinatu beharko luke.
• Jaiotza ziurtagiria edo Familia LIburuaren fotokopia.
• Inprimagailutik ateratzen den eskaera sinatu beharko dute.
1.2 NAGUSIEN EGOITZETAN ALTA EMATEA.
Adinekoaren NANa eta egoitzaren baimena ekarri beharko dira, Gizarte Langilearen.
1.3 ETXEBIZITZA ALDAKETA (Inskripzio bidezko eskaerak dira)
Beste udalerri batetik errodaltzera datozenenzat edo PEREn inskribatuta egon direnentzat.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
• Erroldatu behar diren etxebizitza jabetzakoa bada, Ondasunen Ziurtagiria edo Salerosketa Eskritura.
• Alokairuan bada, errentamendu kontratua.
• NAN, AIZ, pasaportea, etab.
• Pertsona bat beste baten bizilekuan erroldatzen bada kontraturik eta jabetza titulurik gabe, "Erroldatzeko Baimena" atxikitu beharo du, behar bezala beteta eta sinatuta.
2. BAJAK
Hiru baja mota baino ez daude:
a) Bizileku aldaketa. Automatikoa da, pertsona erroldatzen den udalerriaren jakinarazpena jasotzean. Ez da beharrezkoa jartorrizko udalean baja ematea.
b) Heriotza.
c) Okerreko inskripzioa. Oro har, Estatistikako Institutu Nazionalak jakinarazten du pertsona bat beste toki batean inskribatuta dagoela, eta ez dagokiola gure erroldan egotea.
3. ERROLDA AGIRIAK
Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan ziurtagiri mota hauek ematen dira, erroldatzeari dagokionean:
a) Norbanakoaren erroldatze ziurtagiria edo agiria
b) Erroldatze kolektiboaren ziurtagiria edo agiria
c) Norbanakoaren errolda historikoaren ziurtagiria
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Txerra Molinuevo Laña
TEKNIKARIA
Iraida Saenz de Lafuente Blanco
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
isaenz@amurrio.eus
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Txerra Molinuevo Laña
TEKNIKARIA
Iraida Saenz de Lafuente Blanco
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
isaenz@amurrio.eus