- Etxea
- zerbitzuak
- Adinekoak
Amurriok bere parte-hartze komunitarioaren eredua erakutsiko du Adinekoekin Lagunkoiak diren Hiri eta Komunitateen III. Mundu Biltzarrean
12 Ekaina 2026Udalak nazioarteko ordezkaritza bat hartuko du ekainaren 19an, zahartze aktiboari, gizarte-kohesioari eta herritarren parte-hartzeari buruzko esperientziak partekatzeko Amurrio izango da...
Euskadi Lagunkoiaren kubo ibiltaria Amurriora iritsi da
17 Urria 2022Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu eta Matia Fundazioak abian jarritako Euskadi Lagunkoia ekimenaren kuboa Amurriora iritsi da. Udalerriko alkate Txerra Molinuevok...
Amurrioko Udalak bira esanguratsua eman zuen adineko pertsonei loturiko politiketan 2016eko uztailaren 28an egin zuen osoko bilkuran; izan ere, bilkura hartan aho batez erabaki zuen “Euskadi Lagunkoia” proiektuarekin bat egitea. Euskadi Lagunkoia proiektua Eusko Jaurlaritzaren Enplegua eta Gizarte Politikak Sailak sustatzen du eta honako helburu hauek ditu:
- Parte-hartze komunitarioko prozesuak sortzea.
- Udalerriko eskumen-arloetan aldaketak egin daitezela ahalbidetzea, herritarren bizi-kalitatea hobetze aldera.
- Adineko pertsonek udalerrietan ongizatea sortzeko duten gaitasunari etekina ateratzea.
- Euskadin lagunkoitasun-ekimenen sare bat sortzea, OMEk ezarritako lan-metodologiari eta lau faseko zikloari (plangintza, ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza) jarraikiz.
Une horretatik aurrera, adineko pertsonen bizi-baldintzak hobetzera bideratutako ekimenen artean, Adinekoen Kontseilu Sektorialaren sorrera azpimarratu beharra dago, bai eta kontseilu horren antolaketa- eta funtzionamendu-araudia garatu izana ere (2019ko azaroaren 28ko osoko bilkuran). Kontseilu hori herritarrei parte hartzeko aukera ematea xede zuen kontsulta-organo gisa sortu zen, eta adineko pertsonei dagokienez sortuz doazen beharrizan berriei erantzuteko konponbideak aurkitzea, informazioa komunean jartzea eta trukerako bidea irekitzea ditu helburu.
Kontseilua, kontsulta-organo bat den heinean, aurrerapauso nabarmena da kolektibo horren parte-hartzeari dagokionez. Esperientzia-kapital erraldoia berreskuratu eta gizartearen zerbitzura jarri du, parte-hartzearen bitartez. Era horretan, pertsona horien bizi-kalitatea eta ongizate orokorra hobetu ahal izango da.

