- Etxea
- zerbitzuak
- Idazkaritza eta HAZ
- Idazkaritza
Idazkaritza
- Idazkaritzako funtzio publikoak fede publikoa eta nahitaezko lege aholkularitza uztartzen ditu.
- Fede publikoaren funtzioak honako hauek barnehartzen ditu:
- Osoko Bilkuran, Gobernu Batzordean edota Udalbatzaren beste edozein organoetako bileretako gai-zerrendan sartu beharreko gaiak prestatzea beronengan eragina duten erabakiak hartzen direnean; alkatetzak edo udalburuak ezarritakoarekin bat etorriz; eta dagokion deialdian asistentzia bermatzea.
- Osoko Bilkura, Gobernu Batzorde eta korporazioko beste edozein organotako bilkuren deialdiak jakinaraztea, organoko kide guztiei eragiten dizkieten erabakiak hartzen badira, legez edo erregelamenduz ezarritako epean.
- Deialdia egiten den unetik, gai-zerrendan jasotako espedienteen dokumentazio osoa begiratzea eta aztertu nahi duten organoetako kideen eskura jartzea, eta aipatutako dokumentazioaren kopiak lortzea, kide horiek eskatzen diotenean.
- “a)” letran aipatutako organo anitzetako bileretara joatea eta akta egitea, eta Udalbatzaren egoitza elektronikoan argitaratzea, datuak babesteari buruzko araudia kontuarekin bat eginez.
Idazkariak Akta Liburuan transkribatuko du akta, euskarri edo formatua edozein delarik ere, paperean edo elektronikoki, Idazkaritzako sinadurarekin eta Alkatetzaren oniritziarekin. - Presidentetzak, edota eskuordetutako Udalbatzako kideek emandako ebazpenak Ebazpen Liburuan transkribatzea, euskarria edozein delarik ere.
Transkripzio horrek egiazkotasuna eta osotasuna bermatuko ditu. - Lehendakaritzaren ekintza edo ebazpen guztiak eta kide anitzeko organo erabakitzaileen erabakiak egiaztatzea, bai eta Tokiko Erakundearen aurrekariak, liburuak eta agiriak ere.
- Estatuko Administrazio Orokorrari eta Autonomia Erkidegokoari, aplikatu beharreko araudian zehaztutako epe eta moduetan, Udalbatzako organo erabakitzaileen egintzen eta erabakien kopia -edo hala badagokio ekintza edo akordioen laburpena- bidaltzea, Alkatetzari dagokion betebeharrari kalterik egin gabe.
- Espedienteetan, sinadurapean, ematen diren ebazpenak eta erabakiak jasotzea, eta ebazpen zein erabaki horiek araudi aplikagarrian ezarritako moduan jakinaraztea.
- Fede emaile gisa jardutea Tokiko Erakundeak esku hartzen duen kontratu, hitzarmen eta antzeko dokumentu guztiak formalizatzen.
- Nahitaezkoa denean, Tokiko Erakundearen egintzak eta erabakiak publizitate edo bitarteko ofizialetan argitaratzeko xedatzea, iragarki panelean eta egoitza elektronikoan kasu; eta, beharrezkoa izanez gero, emaitza egiaztatzeko eginbidea burutuz.
- Udalbatzako kideen Interesen Erregistroa, Tokiko rakundearen Ondasunen Inbentarioa eta, hala badagokio, Hitzarmenen Erregistroa eramatea eta begiratzea.
- Tokiko Erakundeko artxiboen eta erregistroen goi-zuzendaritza.
- Legedia arauen aholkularitza funtzioak bere baitan hartzen ditu:
- Alkatetzak hala agintzen duenean edo kideen herenak hala eskatzen duenean, aldez aurreko txostenak egitea, gaia aztertu behar den bilkura egin baino lehenago, dagokion gaia lantzeko beharrezko denborarekin. Txosten horietan kasu bakoitzean aplikatu beharreko legeria adierazi beharko da, bai eta proiektuan dauden akordioak legeria horri egokitzen zaizkion ere.
- Aurretiazko txostenak egitea, betiere legezko edo erregelamenduzko arauren batek hala ezartzen badu.
- Aldez aurreko txostena igortzea, baldin eta gai horiek onartzeko korporazioko legezko kide kopuruaren gehiengo osoa edo beste edozein gehiengo kualifikatua behar bada.
- Nolanahi ere, aldez aurreko txostena egingo da ondorengo kasuetan:
- Erakunde Autonomoen, Merkataritza-sozietateen, Fundazioen, Mankomunitateen, Patzuergoen edo Toki Erakundeari atxikitako beste organismo publiko batzuen Ordenantzak, Erregelamenduak eta Estatutu Zuzentzaileak onartzea edo aldatzea.
- Toki Erakundeen ondasun eta eskubideak defendatzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzeko erabakiak hartzea; bai eta jabetzatzat jotzen diren ondasun eta eskubideen egoera ikertzeko espedientea ebaztea ere, baldin eta halakorik ez badago, haien titulartasuna zehazteko.
- Toki Erakundearen egintzak ofizioz berrikusteko prozedurak, tributu izaeradunak izan ezik.
- Administrazio errekurtsoak ebaztea, gaien izaera dela-eta hala eskatzen denean, salbu eta Tokiko ordenantzak edo trafikoa eta bide-segurtasuna arautzen dituen araudia hausteagatik izapidetutako espedienteen barruan jartzen direnean; edota tributu-izaerako ekintzen aurkako errekurtsoak direnean.
- Toki Erakundearen egintzen aurka Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65. artikulutik 67.erakoetan aurreikusitako errekerimendu edo aurkaratzeren bat egiten denean.
- Lanpostuen zerrendak eta langileen katalogoak onartzea eta aldatzea.
- Hirigintza plangintzako zein kudeaketako hitzarmenak eta tresnak onartzea, aldatzea edo indargabetzea.
- Kide anitzeko organoen bilkuretan informazioa ematea eztabaidatzen ari den gaiaren legezko alderdiei buruz, batzordeburuak berariazko errekerimendua egiten dionean, hartu beharreko erabakiaren zuzentasun juridikoan laguntzeko. Eztabaidan gai berriren bat planteatu bada eta horren legezkotasuna zalantzan jar badaiteke, Lehendakaritzari eskatu ahal izango dio hitza Udalbatzari aholkuak emateko.
- Lehendakaritzari edo Udalbatzako kideei laguntzea eskriturak sinatzen, eta, hala eskatzen badute, agintariei egiten dizkieten bisitetan edo bileretara laguntzea, lege aholkularitzarako.
- Udalbatzako Presidentetzara bertaratzea, kontuhartzailetzarekin batera, aurrekontua osatzeko, prozedura ondorioetarako eta ondorio formaletarako, ez materialetarako.
- Txostenak egitea, sektoreko legerian hala ezartzen denean.
- Idazkaritzaren txostena Udaleko zerbitzuek egindako txostenei buruzko adostasun ohar bat izan daiteke, espedientean txosten juridiko gisa agertuko litzatekelarik.
Amurrioko Udalaren Administrazio Elektronikoa arautzen duen ordenantza
Administrazio Publikoaren Ordenantza onartu aurreko kontsulta epearen hasiera
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Txerra Molinuevo Laña
TEKNIKARIA
Iraida Saenz de Lafuente Blanco
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
isaenz@amurrio.eus
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Txerra Molinuevo Laña
TEKNIKARIA
Iraida Saenz de Lafuente Blanco
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
isaenz@amurrio.eus