Amurrioko Udalak Enplegu eta Garapen Lokala Planaren diagnostikoa amaitu du

Amurrioko Udalak Enplegu eta Garapen Lokala Planaren diagnostikoa amaitu du

  • Dokumentuak udalerriak enpleguaren, prestakuntzaren eta jarduera ekonomikoaren arloan duen egoera aztertzen du, eta etorkizuneko jarduera-ildoak zehazteko oinarria izango da

Amurrioko Udalak Enplegu eta Garapen Lokaleko Planaren diagnostikoa osatu du. Dokumentu hori funtsezkoa da udalerriaren egoera aztertzeko eta enpleguaren, prestakuntzaren, jarduera ekonomikoaren eta gizarte-kohesioaren esparruetako erronka eta aukera nagusiak hautemateko.

Plan horiek esperientzia pilotu gisa egingo dira Enpleguaren Euskal Estrategiaren hedapenaren barruan, eta Amurriok hautatutako 11 udalerrietan parte hartzea lortu du.

Horretarako, zenbait daturen azterketa eta tokiko lan-prozesua konbinatu dira, lurraldearen beraren ikuspegia eta tokiko eragileen ekarpenak txertatuz. Helburua izan da ezagutza partekatuko oinarri bat izatea, planaren prestaketa orientatzeko.

Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak adierazi du: “Enplegu eta Garapen Lokaleko Planaren diagnostikoa amaitzea funtsezko urratsa da gure udalerriko enplegua eta garapen ekonomikoa bultzatzeko. Plan hau tresna bizia izatea nahi dugu, lurraldeko eragile guztiekin elkarlanean oinarritua. Parte-hartzea eta lankidetza funtsezkoak izango dira hartutako neurriek pertsonen bizitzan eta tokiko ekonomian benetako eragin positiboa izango dutela bermatzeko”.

Hurrengo urratsak

Diagnostikoaren fase hori amaitu ondoren, Udalak prozesuaren hurrengo etapari ekingo dio, helburuak eta estrategiak zehazteari begira. Ondoren, jarduera-ildoetan eta proiektuetan zehaztuko dira, haien garapena eta bilakaera ebaluatzea ahalbidetuko duten adierazleekin batera.

Datozen urteetan ere ziurgabetasunak markatuta jarrai dezakeen testuinguru ekonomiko baten aurrean, Enplegu eta Garapen Lokaleko Planak aldaketak aurreikusteko eta enpleguan eta jarduera ekonomikoan izan ditzakeen ondorioei erantzuteko neurriak ere hartuko ditu, betiere udalerriko eragileekin koordinatuta.

Enplegu eta Garapen Lokaleko Planaren garapena partaidetzaren eta lankidetzaren ikuspegitik planteatuko da, lurraldeko eragile sozial eta ekonomikoen inplikazioa indartuz, jarduketek udalerriaren benetako beharrei erantzungo dietela eta eraginkorrak izango direla bermatzeko.

'Amurrio oinetatik burura' kanpainaren helburua herriko merkataritzan kontsumitzea bultzatzea da

  • Gainera, tokiko saltokien erakusleihoa ere izango da, sare sozialetan 30 argazki baino gehiago argitaratuz, Amurriotik atera gabe eros daitezkeen produktu guztiak ezagutarazteko
  • Argazkiak zabaltzearekin batera, ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartean egindako erosketengatik zozketa bat egingo da astero; egindako erosketaren balioaren kupoi bat zozkatuko da astero, edo 100 eurokoa, erositako produktuen baturak zifra hori gainditzen badu.

 

Amurrioko merkataritzak eta zerbitzu sektoreak dituzten aukerak ezagutaraztea eta tokiko kontsumoa sustatzea dira ‘Amurrio oinetatik burura’ kanpainaren bi helburuak. Kanpaina Amurrioko Udalak, Amurrio Bidean-ek eta Izan Amurrio-k bultzatuko dute, Arabako Foru Aldundiaren finantza-laguntzarekin, uztailaren 31ra arte. Gainera, astero zozketa bat egingo da, eta zozketa horiei esker zure erosketa doakoa izan daiteke.

#Amurriodelospiesalacabeza traolarekin hainbat argazki argitaratuko dira ekainean eta uztailean, eta bertan herriko denda eta zerbitzuetan eros daitezkeen objektuak erakutsiko dira. Egindako 30 argazki baino gehiagoren bidez, “Amurrioko eskaintza zabalaren erakusleiho birtuala egin nahi da. Gaur egun, denetarik eros daiteke gure udalerrian, eta kanpaina honen bidez, gure denda eta zerbitzuetan kontsumitzea bultzatu nahi dugu”, adierazi du Txerra Molinuevo, Amurrioko Udaleko alkateak.

Kanpainaren jarraipena Amurrio Bideanen eta Izan Amurrioren Facebooken eta Instagramen egindako argitalpenetan egin ahal izango da. Astero, hainbat gairi buruzko zenbait irudi igoko dira, emakumeen, gizonen eta umeen moda, osagarriak, etxea, elikadura eta zerbitzu orokorrak, besteak beste.

Zure erosketa doan lortu dezakezu

Kanpainaren helburua herrian kontsumitzea sustatzea da. Horretarako, argazkiak sare sozialetan zabaltzearekin batera, zozketa bat egingo da astero, ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartean egindako erosketengatik. Parte hartu nahi duten pertsonek udalerriko sektore desberdinetako (etxea, moda, osagarriak, zerbitzu pertsonalak eta orokorrak, ostalaritza) 3 saltokitan edo zerbitzutan erositako 3 artikuluren irudia igo beharko dute Facebookera edota Instagramera. Gainera, #Amurriodelospiesalacabeza kanpainako traola erabili beharko dute, eta produktu edo zerbitzu horiek erosi diren lekua aipatu, eta, ahal bada, argazkian argitaratutako artikuluak etiketatu.

Parte-hartzaileen artean, egindako erosketaren balioa duen kupoi bat zozkatuko da astero, edo 100 eurokoa, produktuen baturak kopuru hori gainditzen badu. Horretarako, artikuluen tiketak gorde beharko dira, eta ekainaren 1etik uztailaren 31ra arteko data dutenek balioko dute.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga eta San Anton merkatuan postuak jartzeagatiko Tasa kobratzeko aldia

2022ko maiatzaren 1etik ekainaren 30era arte, borondatezko epean kobratuko dira Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari dagozkion ordainagiriak.

2022ko ekainaren 1etik 2022ko azaroaren 30era bitartean, borondatezko epean kobratuko dira 2022eko San Antongo asteroko azokan saltokian jartzeagatiko tasari dagozkion ordainagiriak.

Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek ordaindu ahal izango dituzte zerga-zorrak, udaletxeko herritarren kutxazainean eta euskal administrazioaren ordainketa-pasabidean, udalaren web-orriaren bidez (https://udala.amurrio.eus/eus/zerbitzuak/ogasuna-eta-zerga-bilketa/ordainketa-pasabidea), eta Eusko Jaurlaritzaren "MiPago Wallet" aplikazioaren bidez.

Kobratzeko aldia hasi baino 15 egun lehenago arte onartuko dira helbideratzeak.

Amurriok ekonomia zirkularra sustatuko duten negozio-lerro berriak ezartzeko ordenantza arautzailea onartu du

20.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro bat arautuko du, udalerrian konponketa- eta auto-konponketa-negozioak sortzeko.

Amurrioko Udalak udalerrian ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatzeko negozio-lerro berriak ezartzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza onartu du osoko bilkuran. Eskabideak aurkezteko epea deialdia ALHAO-BOTHAn argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2021eko azaroaren 30ean amaituko da.

Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren % 75era artekoa izan daiteke, eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Bestalde, diru-laguntza jasotzen duen erakundeak laneko lerro berrian 1.000 euroko inbertsioa egin beharko du gutxienez.

20.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro horren bidez, Udalak “udalerriaren garapen sozioekonomikoan eta jasangarrian lagundu nahi du, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatu nahi dira, negozio-lerro berriak abian jartzeko diru-laguntzaren bidez”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak

  • Laguntza hori eskatzeko, autonomoek, sozietate zibilek edo ondasun-erkidegoek, pertsona juridikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
  • Ekonomia zirkularreko, konponketako edo auto-konponketako negozio-lerro berri bat ezarri edo abian jarri beharko dute 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean.
  • EJZn alta emanda egon beharko dute.
  • Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Ogasunarekiko eta Amurrioko Udalarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.
  • Laguntzaren xede den jarduera Amurrion egin beharko dute, eta egoitza soziala eta fiskala udalerri horretan izan. Jarduerari lotutako establezimendu bat udalerrian duten pertsona fisikoak ere izan daitezke laguntzaren onuradun.
  • Jardueren udal-erregistroan alta emanda egon beharko dute.
  • Gehienez 25 langile (kontratatutako pertsonen eta autonomoen batura) dituzten enpresak izan beharko dute, baldin eta aurretik deskribatutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresetan ehuneko 25 baino gehiagoko partaidetza/lotura ez badute.

Ekonomia zirkularra sustatuko duten negozio-lerro berriak ezartzeko laguntzak eskatzeko epea ireki da

Amurrioko Udalak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, udalerrian ekonomia zirkularra, konponketa eta autokonponketa sustatzeko negozio-lerro berriak ezartzeko. Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularra sustatzeko diruz lagundutako proiektu baten barruko laguntza-lerro bat da hau. Eskabideak Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu beharko dira, eta epea azaroaren 30ean amaituko da.

Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren % 75era artekoa izan daiteke, eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Bestalde, diru-laguntza jasotzen duen erakundeak laneko lerro berrian 1.000 euroko inbertsioa egin beharko du gutxienez.

20.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro horren bidez, Udalak “udalerriaren garapen sozioekonomikoan eta jasangarrian lagundu nahi du, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatu nahi dira, negozio-lerro berriak abian jartzeko diru-laguntzaren bidez”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak

  • Laguntza hori eskatzeko, autonomoek, sozietate zibilek edo ondasun-erkidegoek, pertsona juridikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
  • Ekonomia zirkularreko, konponketako edo auto-konponketako negozio-lerro berri bat ezarri edo abian jarri beharko dute 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean.
  • EJZn alta emanda egon beharko dute.
  • Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Ogasunarekiko eta Amurrioko Udalarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.
  • Laguntzaren xede den jarduera Amurrion egin beharko dute, eta egoitza soziala eta fiskala udalerri horretan izan. Jarduerari lotutako establezimendu bat udalerrian duten pertsona fisikoak ere izan daitezke laguntzaren onuradun.
  • Jardueren udal-erregistroan alta emanda egon beharko dute.
  • Gehienez 25 langile (kontratatutako pertsonen eta autonomoen batura) dituzten enpresak izan beharko dute, baldin eta aurretik deskribatutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresetan ehuneko 25 baino gehiagoko partaidetza/lotura ez badute.
Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (VI Eranskina_Dokumentazioa.pdf)dokumnetazioa 57 kB20-09-21 10:44
Download this file (V Eranskina_Datuak_Egiaztatzea.pdf)Datuen egiaztapena 71 kB20-09-21 10:44
Download this file (IV Eranskina_Zinpeko_Aitorpena.pdf)Zinpeko aitorpena 62 kB20-09-21 10:43
Download this file (III Eranskina_Datuen_Alta_Hirugarren_Interesatua.pdf)Hirugarrenei alta ematea 465 kB20-09-21 10:43
Download this file (II Eranskina_Enpresa_Informazioa.pdf)Enpresa informazioa  54 kB20-09-21 10:41
Download this file (I Eranskina_Eskaera.pdf)Eskaera  69 kB20-09-21 10:40
Download this file (aprobacion convocatoria BOTHA_E.pdf)Laguntzaren inguruko informazioa 142 kB20-09-21 10:40

'Amurrio Take Away' ekimenak tokiko ostalaritzan kontsumitzea bultzatuko du

  • Maiatzaren 21etik uztailaren 25era bitartean, herriko 6 ostalaritza-establezimenduk prestatutako produktu berriak proposatuko dituzte, ohiko kartatik kanpo; lokalean kontsumitu ahal izango dira, baina eramateko ontzi egokiak ere izango dituzte.
  • Prestatutako produktu berri horien kontsumitzaileek, parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko kupoien asteroko zozketan parte hartu ahal izango dute.

Amurriok herriko ostalaritzari laguntzeko ‘Amurrio Take Away’ ekimena bultzatuko du maiatzaren 21etik aurrera. Proposamena honetan datza: parte hartzen duten ostalariek ohiko kartatik kanpoko produktu bat prestatuko dute, herritarrek uztailaren 25era arte dasta dezaten. Era berean, prestatutako produktu berri horiek kontsumitzen dituzten pertsonek, parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko kupoien asteroko zozketan parte hartuko dute.

“Ekimen honen bidez, ostalaritza-sektoreari laguntzeaz gain (lokalen ordutegia oraindik ez da afariak emateko bezain zabala), sasoiko eta 0km produktuen kontsumoa bultzatu nahi da. Bestalde, parte hartzen duten establezimenduek Amurrio Bideanek emandako ontziak jasoko dituzte, prestatutako produktuak banatzeko”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Ekimenak, uztailaren 25era arte euren kartetan sukaldaritzako 6 proposamen berri aurkeztu dituzten 6 ostalaritza-establezimenduren parte-hartzea izango du. 4 hanburgesa, sandwich bat eta ogitarteko bat dastatu ahal izango dira, hori guztia sasoiko eta 0Km produktuekin.

Packaging jasangarria

Eramateko janari-eskaera gehiago dagoenez eta produktuak baldintza onenetan iritsi daitezen, Amurrio Bidean packaging jasangarria eta elikagaien ezaugarriak gordeko dituena bilatzeko lanean aritu da. Kanpaina honetan erabiliko diren ontziak azukre ekologikoko kanaberaz eta birziklatutako kraft paperez eginda daude. Parte hartzen duen establezimendu bakoitzak bere kartan aurkezten duen proposamen berrira egokitzen diren ontziak jasoko ditu, eta baita euren ohiko produktu prestatuetarako beste batzuk ere.


Parte hartzeko modua

‘Amurrio Take Away’ ekimenera aurkeztutako proposamenak kontsumitzeak saria ere badu. Hanburgesa, ogitarteko edo sandwichen bat dastatzen duten pertsonak ekimenean parte hartzen duten establezimenduetan kontsumitzeko kupoien zozketan sartuko dira. Parte hartzea oso erraza da, 6 proposamenetako bat kontsumitu izana adierazten duen tiketaren argazki bat baino ez da bidali behar Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera. Maiatzaren 21etik aurrera zozketa egingo da asteartero eta tiketak aurkezteko azken eguna uztailaren 26a izango da.

Parte hartuko duten establezimenduak

Guztira, 6 ostalaritza-lokalek parte hartzen dute “Amurrio Take Away” programan, sukaldaritzako proposamen askotariko eta erakargarri hauekin:

  • Albizabalek 0KM hanburgesa proposatzen du gazta urdinarekin, piper erreekin, tipula potxatuarekin, hirugiharrarekin, letxugarekin, tomatearekin eta mahonesarekin.
  • El Desvánek urtutako sandwich batekin hartzen du parte, focaccia-ogia, oliba beltzak, Karobi de Inoso gazta ondua, tomatea, brie gazta, chédar gazta, camembert gazta-krema, urdaiazpiko iberikoa eta arrautza.
  • Iturrialdek Deluxe hanburgesa baten aldeko apustua egin du brioche ogian, mahonesarekin, Karobi de Inoso gazta-kremarekin, Euskolabel 0KM txahalarekin, kanonigoekin, euskal txerri hirugiharrarekin eta urdaiazpiko iberikoarekin.
  • Mirandes Berriak txuleta hanburgesa bat proposatzen du pikillo beloarekin eta Idiazabal gazta-txirbilekin, etxean egindako ogi barruan.
  • Fronton Tabernak espinaka eta azenario hanburgesa begetala sortu du, urdaiazpiko egosiarekin, letxugarekin, tomatearekin, tipularekin eta gaztarekin.
  • Patxi Tabernak iberiar beso gainean doan eta tomate-xerrak eta piper berdeak daramatzan belarri albardatu ogitartekoa egin du.

Informazio gehiago:

Maite González Bilbao
679 933 356
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.