Ekonomia zirkularra sustatuko duten negozio-lerro berriak ezartzeko laguntzak eskatzeko epea ireki da

Amurrioko Udalak diru-laguntzak eskatzeko epea ireki du, udalerrian ekonomia zirkularra, konponketa eta autokonponketa sustatzeko negozio-lerro berriak ezartzeko. Eusko Jaurlaritzak ekonomia zirkularra sustatzeko diruz lagundutako proiektu baten barruko laguntza-lerro bat da hau. Eskabideak Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) aurkeztu beharko dira, eta epea azaroaren 30ean amaituko da.

Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren % 75era artekoa izan daiteke, eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Bestalde, diru-laguntza jasotzen duen erakundeak laneko lerro berrian 1.000 euroko inbertsioa egin beharko du gutxienez.

20.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro horren bidez, Udalak “udalerriaren garapen sozioekonomikoan eta jasangarrian lagundu nahi du, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatu nahi dira, negozio-lerro berriak abian jartzeko diru-laguntzaren bidez”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak

  • Laguntza hori eskatzeko, autonomoek, sozietate zibilek edo ondasun-erkidegoek, pertsona juridikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
  • Ekonomia zirkularreko, konponketako edo auto-konponketako negozio-lerro berri bat ezarri edo abian jarri beharko dute 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean.
  • EJZn alta emanda egon beharko dute.
  • Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Ogasunarekiko eta Amurrioko Udalarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.
  • Laguntzaren xede den jarduera Amurrion egin beharko dute, eta egoitza soziala eta fiskala udalerri horretan izan. Jarduerari lotutako establezimendu bat udalerrian duten pertsona fisikoak ere izan daitezke laguntzaren onuradun.
  • Jardueren udal-erregistroan alta emanda egon beharko dute.
  • Gehienez 25 langile (kontratatutako pertsonen eta autonomoen batura) dituzten enpresak izan beharko dute, baldin eta aurretik deskribatutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresetan ehuneko 25 baino gehiagoko partaidetza/lotura ez badute.
Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (VI Eranskina_Dokumentazioa.pdf)dokumnetazioa 57 kB20-09-21 10:44
Download this file (V Eranskina_Datuak_Egiaztatzea.pdf)Datuen egiaztapena 71 kB20-09-21 10:44
Download this file (IV Eranskina_Zinpeko_Aitorpena.pdf)Zinpeko aitorpena 62 kB20-09-21 10:43
Download this file (III Eranskina_Datuen_Alta_Hirugarren_Interesatua.pdf)Hirugarrenei alta ematea 465 kB20-09-21 10:43
Download this file (II Eranskina_Enpresa_Informazioa.pdf)Enpresa informazioa  54 kB20-09-21 10:41
Download this file (I Eranskina_Eskaera.pdf)Eskaera  69 kB20-09-21 10:40
Download this file (aprobacion convocatoria BOTHA_E.pdf)Laguntzaren inguruko informazioa 142 kB20-09-21 10:40

Inprimatu   E-maila