Amurriok ekonomia zirkularra sustatuko duten negozio-lerro berriak ezartzeko ordenantza arautzailea onartu du

20.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro bat arautuko du, udalerrian konponketa- eta auto-konponketa-negozioak sortzeko.

Amurrioko Udalak udalerrian ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatzeko negozio-lerro berriak ezartzeko diru-laguntzak arautzen dituen ordenantza onartu du osoko bilkuran. Eskabideak aurkezteko epea deialdia ALHAO-BOTHAn argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2021eko azaroaren 30ean amaituko da.

Laguntzaren zenbatekoa egindako inbertsioaren % 75era artekoa izan daiteke, eta gehienez 4.000 euro enpresa bakoitzeko. Bestalde, diru-laguntza jasotzen duen erakundeak laneko lerro berrian 1.000 euroko inbertsioa egin beharko du gutxienez.

20.000 euroko aurrekontua duen laguntza-lerro horren bidez, Udalak “udalerriaren garapen sozioekonomikoan eta jasangarrian lagundu nahi du, eta, aldi berean, ekonomia zirkularra, konponketa eta auto-konponketa sustatu nahi dira, negozio-lerro berriak abian jartzeko diru-laguntzaren bidez”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Diru-laguntza eskatzeko baldintzak

  • Laguntza hori eskatzeko, autonomoek, sozietate zibilek edo ondasun-erkidegoek, pertsona juridikoek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek baldintza hauek bete beharko dituzte:
  • Ekonomia zirkularreko, konponketako edo auto-konponketako negozio-lerro berri bat ezarri edo abian jarri beharko dute 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko azaroaren 30era bitartean.
  • EJZn alta emanda egon beharko dute.
  • Gizarte Segurantzarekiko, Arabako Foru Ogasunarekiko eta Amurrioko Udalarekiko betebeharrak egunean izan beharko dituzte.
  • Laguntzaren xede den jarduera Amurrion egin beharko dute, eta egoitza soziala eta fiskala udalerri horretan izan. Jarduerari lotutako establezimendu bat udalerrian duten pertsona fisikoak ere izan daitezke laguntzaren onuradun.
  • Jardueren udal-erregistroan alta emanda egon beharko dute.
  • Gehienez 25 langile (kontratatutako pertsonen eta autonomoen batura) dituzten enpresak izan beharko dute, baldin eta aurretik deskribatutako baldintzaren bat betetzen ez duten enpresetan ehuneko 25 baino gehiagoko partaidetza/lotura ez badute.

Inprimatu   E-maila