2005eko maiatzaren 20an, Amurrioko Udalak kultura garatzeko gune berri bat inauguratu zuen: AMURRIO ANTZOKIA. Gune hori honako xede honekin jaio zen: antzerkiaren, dantzaren, musikaren eta zinemaren programazio erregularra ematea. Horrela, Aiaraldean kultur aisialdiko eskaintza garrantzitsua sortu du, Nerbioi Garaiko erreferentzia eszenikoa izan nahi duena.