Abuztuaren 12tik 17ra Andra Mari eta San Roke jaiak direla eta, trafikoa eten eta aparkatzeko murrizketak izango dira herriko hainbat tokitan.
Abuztuaren 12tik 18ra (24 ordu)
Ibilgailurik gabeko kale itxiak:
- Mendiko Kalea (Justo Etxegurenetik Felix Murga kaleraino), kalez kaleko salmenta ezartzeagatik.
- Jose Madinabeitia Kalea (parkearen aldea), jaietako jardueretarako sarbideak errazteko.
- Frontoi kalea.
Abuztuaren 12tik 18ra (15:00etatik 07:00etara)
Jai-esparrua: kaleak trafikoari itxita.
- Justo Etxeguren Plaza.
- Larrinaga kalea.
- Jose Madinabeitia Kalea (Armurubenta Kaletik Justo Etxegureneraino).
- Iturralde kalea.
Abuztuak 13, osteguna
22:00etatik 23:00etara
- Trafiko mozketa Elexondo Kalean, Landakoko/Aiarako eta Foru Kaleko elkarguneen artean, Zezensuzkoa dela eta.
Abuztuak 14, ostirala
23:30etik 02:30era:
- Trafiko mozketa Elexondo Kalean, Landakoko/Aiarako eta Foru Kaleko elkarguneen artean, SÜNEk Juan Urrutia plazan emango duen kontzertua dela eta.
Larunbata, abuztuak 15
Ezin da aparkatu 07:00etatik "71. Aiala zirkuitua" bizikleta proba amaitu arte:
- Aldai kalea (aparkaleku publikorako sarbideraino).
- Frontoi kalea.
- Armurubenta kalea.
- Araba kalea (Elizako biribilgunetik Elexondo kaleraino).
Igandea, abuztuak 16
Ezin da aparkatu 15:00etatik karrozen desfilea amaitu arte:
- Araba kalea.
- Elexondo kalea.
- Etxegoien kalea (5. zenbakiraino).
- Aldai kalea (aparkalekuko sarbideraino).
21:00etatik karrozen desfilea bukatu arte trafikoari itxitako kaleak:
- Araba kalea.
- Elexondo kalea.
- Aldai kalea (aparkaleku publikorako sarbideraino).
Abuztuaren 16an, igandea, eta 17an, astelehena
San Roke auzoa. Trafikoa modu berezian arautu da:
- San Roke kalea trafikoarentzat itxita egongo da Ruperto jatetxetik Ermitaraino.
- Olarriko Santa Marina bideak San Roke baselizarantz zirkulatzeko noranzko bakarra izango du, eta debekatuta egongo da gelditzea edo aparkatzea.
Garrantzitsua
Beharrezkoa izanez gero, kaltetutako guneetan aparkatutako ibilgailuak garabi bidez kendu ahal izango dira. Era berean, trafikoa arautzeko unean uneko neurriak hartu ahal izango dira, jaietako ekitaldiak behar bezala egiten direla bermatzeko.



