Amurriok danborradarekin eta barraskilo-janarekin ekingo dio berriro San Prudentzio ospakizunari

Bi urtez Arabako patroiaren eguna ospatu gabe egon ondoren, Amurriok egun horren inguruko ohiko jarduerak programatu ditu berriro datorren asterako. Horretarako, apirilaren 28aren bezperan, Amurrioko Udalak danborrada eta barraskilo-jana biltzen dituen programazioa antolatu du.

Apirilaren 27an, asteazkena, Juan Urrutia plazan. (Euria egiten badu, jarduerak San Anton plazan egingo dira)

19:30 DESFILE-DANBORRADA Frontoi kaletik abiatuta, Etxeguren Apezpikuaren plaza, Mendiko, Iturralde, Elexondo pasealekua, Juan Urrutia plaza.

20:00 DANBORRADA Juan Urrutia plazan, BETI JAI Fanfarrearen laguntzarekin eta Amurrioko bizilagunen partaidetzarekin. Haur guztiak Dianaren eta Azken Erretretaren interpretazioan parte hartzera gonbidatuta daude.

20:15 BARRASKILO-JAN herrikoia Juan Urrutia plazan, 2 euro kazolatxo bakoitzeko.

Amurrio Kintoak ostiral honetan irtengo dira errondan

  • Udalerriaren erdialdean, Lezaman, Larrinben eta Izorian banatuko diren hainbat taldetan abestuko dute; aurten, Covid-19a dela eta, ez dute dirurik jasoko, diruaren bidezko kontaktua saihesteko

 

Amurrioko kintoak errondan irtengo dira ostiral honetan, Covid-19ak sortutako egoeraren ondorioz otsailean Santa Ageda bezperako ohiko ekitaldia atzeratu ostean. 2003an jaiotako gazteak, hau da, 2021ean 18 urte betetzen dituztenak (aurten 75 inguru), hainbat taldetan abestuko dute, eta udalerriaren erdialdean, Lezaman, Larrinben eta Izorian banatuko dira.

Ostiralean, ibilbide guztiak egin ondoren, kintoak 13:30ean elkartuko dira Juan Urrutia parkean abesteko. Arratsaldean, Guk plazan, udaletik bi kontzertu antolatu dira: Ilargiak herriko taldea 19:00etan arituko da, eta Fan&go kontzertua 20:00etan izango da, agintariek ezarritako neurriak betez, edukiera mugatua aulkiekin, pertsonen arteko tartea eta sarrera eta irteera antolatuta.

Errondan irten arren, aurreko urteekin alderatuta egongo den alde nagusia kintoak kantatzera aterako diren arren, ez dutela dirurik jasoko izango da, diruaren bidezko kontaktua saihesteko.

Amurrioko Udalak jaietako kartelaren lehiaketa jarri du abian

Udalak 2022ko Amurrioko jaiak iragarriko dituen kartelaren lehiaketa jarri du abian. Gainera, haurrei zuzendutako lehiaketa ere antolatu da, eta irabazleak jaietako programaren kontrazaleko irudia egingo du.

Kartel lehiaketan parte hartzen dutenek gehienez bi lan aurkeztu ahal izango dituzte, originalak eta argitaratu gabeak. Kartelek Amurrioko armarria eta testu hau izan beharko dute: “Amurrioko jaiak 2022. Abuztuaren 12tik 17ra”. Nahi izanez gero, gaztelaniaz eta euskaraz testu hau ere sar daiteke: “Andra Mari eta San Rokeren ohorez. En honor de Ntra. Sra. y San Roque”.

Lanak apirilaren 1etik 30era aurkeztu ahal izango dira Amurrioko Kultur Etxean. Irabazleak 800 euroko saria jasoko du.

Haurrentzako lehiaketa

Haurrentzako lehiaketari dagokionez, 2022ko Amurrioko jaietako programaren kontrazala aukeratzea du helburu. Parte-hartzaile bakoitzak lan original eta argitaratu gabe bakarra aurkeztu ahal izango du. Kontrazalak Amurrioko armarria izan beharko du, eta ondorengo testua, “Amurrioko jaiak 2022. Andra Mari eta San Rokeren ohorez”, euskaraz eta gaztelaniaz.

Lanak apirilaren 1etik 30era aurkeztu ahal izango dira Amurrioko Kultur Etxean. Proposamen irabazleak eskolako materialerako 60 euro jasoko ditu, eta eskolako materialerako 30 euroko bi akzesit ere emango dira. Horiek guztiak Amurrio Antzokirako zinebono batekin osatuko dira.

Kartel irabazlea eta kontrazala epaimahai batek aukeratuko ditu. Epaimahaia diseinuan eta artean adituak diren hiru pertsonak osatuko dute. Sari banaketa maiatzaren 13an izango da, 19:00etan, La Casona udal erakusketa aretoan. Egun horretan bertan inauguratuko da aukeratutako lanen erakusketa, eta maiatzaren 27ra arte luzatuko da.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Bases Contraportada fiestas euskera.pdf)Kontrazaleko oinarriak 2022Kontrazaleko oinarriak 2022441 kB31-03-22 11:33
Download this file (Bases cartel de fiestas 2022 euskera.pdf)Jaietako kartelaren oinarriak 2022Jaietako kartelaren oinarriak 2022458 kB31-03-22 11:33

Amurriok bertan behera utzi du 2021eko San Prudentzio ospakizuna

  • Ez da San Prudentzio eguna ospatuko, ohi bezala, karakol-janarekin eta danborradarekin, baina apirilaren 27an eta 28an musika izango da kaleko megafoniatik.

Covid-19ak sortu duen egoera dela eta, Amurrioko Udalak San Prudentzio eguna ohi bezala, karakol-janarekin eta danborradarekin, ez ospatzea erabaki du. Jarduera horiek ez egitea egungo osasun-egoeraren eta erakundeek hartutako neurrien ondorio da. Amurrioko Udalak, pandemia hasi zenetik egin duen bezala, dei berezia egiten die herritarrei pilaketak saihesteko.


Egoera gorabehera, jai eguna da arabarrentzat eta, beraz, San Prudentzio bezperan, apirilaren 27an, danborradaren soinua entzungo da kaleko megafoniatik eta, hurrengo egunean, 12:00etatik 14:00etara musika jarriko da, denok alaitzeko.


“Amurrioko bizilagunak danborra jotzera balkoietara irten ginen urtearen ostean, normaltasun apur bat berreskuratzen ari gara, eta horrek duela urtebete hain urrun ikusten genituen gauzak egitea ahalbidetzen digu. Hala ere, erantzukizun kolektiboa dela eta, aurten ez dugu San Prudentzio eguna orain arte egin dugun bezala ospatuko, jende pilaketak ahalik eta gehien ekidin behar ditugu, gure udalerrian izaten ari den kasuen eragin txikiari eusteko”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Amurriok musikaz eta ohiko Kakarro Birigarro mozorro-desfilearekin berrekingo dio inauterien ospakizunari

Amurrioko inauteriak ate joka daude eta programazio espezifikoa izango dute otsailaren 26an eta martxoaren 1ean. Ohiko Kakarro Birigarro mozorro-lehiaketa berreskuratuko da, denda eta ostalaritzako dekorazio-lehiaketarekin batera. Egitaraua osatzeko, musika animazioa herriko kaleetan zehar, disko-festa eta txokolatada izango dira.

Larunbatean egutegian gorriz markatutako hitzorduetako bat berreskuratuko du Amurriok; aurten, helduen kategorian, gai nagusi itsasoa eta umeak izango dituen Kakarro Birigarro mozorro-lehiaketa. Desfilea 19:00etan hasiko da Santa Maria elizan, Mariaka eta Mariganbon buru direla, eta Elexondo, Crucero, Aiara eta Iturralde kaleetatik igaroko da, Juan Urrutia plazan egingo den txokolatadarekin amaitzeko.

Parte hartzeko otsailaren 21etik 25era bitartean eman ahal izango da izena, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean, eta 4 kategoria izango ditu, honako sari hauekin:

A kategoria: 1 eta 3 pertsona artean

Lehen saria: 75 euro eta Kakarroren irudi bat.

B kategoria: 4 eta 10 pertsona arteko taldeak

Lehen saria: 250 euro eta Kakarroren irudi bat.

Bigarren saria: 150 euro eta Kakarroren irudi bat.

Hirugarren saria: 90 euro eta Kakarroren irudi bat.

C kategoria: 10 pertsona baino gehiagoko taldeak

Lehen saria: 450 euro eta Kakarroren irudi bat.

Bigarren saria: 200 euro eta Kakarroren irudi bat.

Hirugarren saria: 100 euro eta Kakarroren irudi bat.

D kategoria: Helduek eta umeek osatutako taldeak (gutxienez 3 pertsona)

Lehen saria: 200 euro eta Kakarroren irudi bat.

Bigarren saria: 125 euro eta Kakarroren irudi bat.

 

Gainera, desfileko koreografiarik onenak saria jasoko du, 120 euro APYMCA kupoietan eta Kakarroren irudia, eta parte hartzen duten guztien artean 0 kilometroko produktuz osatutako bi saski zozketatuko dira.

Egun horretan, programazioa jarduera hauekin osatuko da:

17:00-18:30, musika animazioa kaleetan zehar TXARANGA KALEAN Fanfarrearekin.

17:00-18:30, musika animazioa BOMBO FESTA taldearekin Juan Urrutia plazan.

20:00-22:30, disko-festa BOMBO FESTAren eskutik, Juan Urrutia plazan.

20:30ean, mozorro-lehiaketaren eta saltokietako eta ostalaritzako dekorazio-lehiaketaren sari banaketa. 

Martxoaren 1ean, inauterietako asteartean, programazioa San Anton Plazan egingo da 16:45etatik aurrera, Aurrerakak eta Gazteen Gurutze Gorriak antolatuko duten txokolatadarekin. Ondoren, 17:00etan, umeentzako “XAIBOR BERRIA” musika ikuskizuna izango da, koreografia eta lehiaketekin, besteak beste. Jaiari amaiera emateko, Kakarro Judas erreko da 18:30ean Juan Urrutia plazan.

 

Dekorazio-lehiaketa saltokietan eta ostalaritzan

Amurrioko saltokiak eta ostalaritza 2022ko inauterietako parte izango dira, bertako lokalak apainduta. Parte-hartzaileentzat bi sari egongo dira: Inauterietan girotutako saltokien erakusleiho onenarentzako Saria, 200 euro eta Kakarroren irudi bat, eta Inauterietan girotutako taberna onenarentzako Saria, 200 euro eta Kakarroren irudi bat. Izena emateko epea otsailaren 21ean irekiko da, 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, Kultur Etxean, eta otsailaren 25eko 13:30ean amaituko da.

 

Amurriok Fosilen eta Mineralen XXX. Azoka hartuko du ingande honetan

  • Erakustokiek mineralen munduan hasteko aukera emango dute beste urte batez; erakusketa goizez eta arratsaldez egongo da zabalik.
  • Jende-pilaketak saihesteko, ez da mineralen ohiko zozketa egingo, baina, 18:00etatik aurrera azokara hurbiltzen diren haurrek opari bat jasoko dute.

Datorren igandean, martxoak 28, Amurrioko Udal pilotalekuak fosilen eta mineralen XXX. azoka hartuko du. Aurten ere, azoka aukera ona izango da mineralen munduan murgiltzeko eta igandean izango diren 10 erakustokietan ikusgai dauden bildumekin gozatzeko eta horiek miresteko.

Azoka 11:00etan hasiko da eta, goizez, 14:30ak arte egongo da zabalik. Arratsaldean, berriz, 17:00etatik 20:00etara sartu ahal izango da.

 

Aurten ez da mineralen azken zozketa egingo, aurreko edizioetan egin den bezala, Covid-19ak sortutako osasun egoera dela eta pilaketak saihesteko. Horregatik, 18:00etatik aurrera azokara hurbiltzen diren haur guztiek opari bat jasoko dute.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.