Amurrioko Udalak antolatutako 2022ko Jaietako Kartelen Lehiaketa Inhar Mínguez Astorkia amurrioarrak aurkeztutako “Entropia” lanak irabazi du, eta egileak 800 euroko saria poltsikoratuko ditu.
Kartel irabazlea aukeratzeaz gain, epaimahaiak 2022ko jaietako Kontra-azalerako Haur Lehiaketari buruzko bere irizpena ere eman du. Lehiaketa horrek hiru sari eman ditu:
Kontra-azalerako Lehiaketako lehen saria: Irune Barañano Eguia, “Txupinazo” lanarekin. 60 euroko saria izango du ikasmaterialean.
Kontra-azalerako lehiaketako bi akzesitak, berriz, Lucía González Roblesek eta Miren Pinedo Sanchezek eramango dituzte.
Datorren astelehenean, 19:00etatik aurrera, sari-banaketa ekitaldia egingo da La Casonako erakusketa aretoan, eta hilaren 29ra arte ikusgai egongo diren aurkeztutako obra guztiak jasoko dituen erakusketa inauguratuko da. Aurten 8 izan dira Kartel Lehiaketara aurkeztutako lanak eta 23 Kontra-azalerako Lehiaketarako bidalitako proposamenak.