Amurrioko Udalak, lau gazte langabe kontratatzeko hiru enplegu programa jarri ditu martxan. Planak martxan jartzeko diru-laguntza Lanbidek-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen du, Europako Gizarte Funtsak kofinantzatutako 2014-2020 Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren barruan gazteak kontratatzeko 2021eko Laguntzen barruan.
Programetan kontratatuko diren lau pertsonen hautaketa azaroaren 3tik aurrera aktibo egongo diren Lanbideko eskaintzetan izena emanda egingo da. Epea azaroaren 14an amaitzen denean, baldintzak betetzen dituzten hautagaiak hautatzeko prozesua egingo da. Programak hasteko epea azaroaren 29a izango da, eta 8 hilabetez luzatuko dira.
Interesdunek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte: 16 eta 30 urte bitartean izatea; Amurrion erroldatuta egotea; langabezian egotea, Lanbiden-Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatuta eta enplegu-eskatzaile gisa alta emanda egotea; eta Gazte Bermea Sisteman izena emanda egotea.
Bestalde, programa bakoitzak baldintza espezifiko batzuk bete behar ditu horietan parte hartu ahal izateko. Bi pertsona kontratatuko diren “Berdeguneak mantentzeko eta hobetzeko programari” dagokionez, DBHko graduatua, Oinarrizko Lanbide Heziketa edo Profesionaltasun-ziurtagiria beharko da.
Bestalde, “Giza baliabideak kudeatzeko lanetan administrazio elektronikoa ezartzeko eta prozedurak hobetzeko 2. faseko enplegu-programak” lan administratiboekin eta erdi mailako ezagutza informatikoekin erlazionatutako erdi edo goi mailako prestakuntza duen administrari laguntzaile bat kontratatuko du.
Azkenik, “ETEei laguntzeko programaren” bidez, Unibertsitateko Diplomatura, Unibertsitateko Gradua edo antzeko prestakuntza duen teknikari bat kontratatuko da, digitalizazioan laguntzeko.