- Etxea
- zerbitzuak
- Kirolak
- Mugi Amurrio
1. Definizioa
Eusko Jaurlaritzaren Mugiment ekimenari lotutako proiektua da, udalerri aktibo bat lortzeko. Ariketa fisikoa sustatzera eta sedentarismoa murriztera bideratutako jarduerak batzen ditu, lehentasuna emanez pertsona inaktiboak aktibo bilakatzeko neurriei.
2. Helburua
Amurrioko pertsonen jarduera fisikoa handitzea eta sedentarismoa murriztea.
3. Ariketa fisikorako orientazio zerbitzuak
Jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuen helburua pertsona ez-aktiboei laguntzea da, patologiak eta arrazoi edota kausa desberdinak izan edo ez, beren bizitzaren baitan jarduera fisikoa beste ohitura bat bezala txerta dezaten; eta, horri esker, egoera fisikoa eta ongizate globala hobetu ditzaten.
Orientation zerbitzua
Zerbitzu horretara pertsona ez-aktiboak joan daitezke jarduera fisikoa egiteko behar duten aholkularitza, gida eta laguntza jasotzera, jarduera fisikoko profesional baten bitartez, jarduera hori aldizka egiteko ohitura hartzeko. .
Zerbitzu hau Kultura Etxean dago.
Ordutegia:
- Astearteetan, 18:00etatik 20:00etara
- Ostegunetan, 16:00etatik 19:00etara
- Ostiraletan, 10:00etatik a 13:00etara
Ordutegi horrek ez badu bermatzen interesdunen bati arreta eman ahal izatea, ahal den neurrian, ordutegiak puntualki bere beharretara egokitzeko aukera eskainiko dugu.
Zerbitzuaren erabiltzaileek bertara jo ahalko dute Osasun Zentroak edota Udaleko Gizarte Zerbitzuak zein Teknikariak bideratuz gero (adinekoen sailetik zein kirol, erdintasun, osasun edo parte hartze arloetatik), baita hezkuntza eragileen bitartez ere. Halaber, euren kabuz edo ekimenez erabili ahalko dute zerbitzua,programaren berri komunikazio bide desberdinetatik jaso ostean, aldez aurreko hitzordua eskatuta.
Adinekoentzako jarduera fisikoko taldeak
Zahartze aktiboa sustatzeko programak dira "Bizi zaitez Bizi Nagusiak" (Amurrion erroldatutako 60 urtetik gorako pertsonei zuzendua) eta "55+" osasunerako bizitza aktiboko programak (Amurrion erroldatutako 55 urtetik gorako pertsonei bideratua).
Jarduera fisikoaren praktika bidez Amurrioko adinekoen artean ongizatea, bizi kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea dute helburu aipatutako egitasmoek.
Programa hauetan parte hartu nahi dutenek Nagusien Egoitzan eman beharko dute izena, eta euren kabuz, edo beste zerbitzu batzuetatik bideratuta (SOAF, Udal gizarte zerbitzuak eta abar).
Ordutegiak eta kokapena:
- Bizi Zaitez Bizi: astelehen eta asteazkenetan, 9:30etatik 11:00etara, Nagusien Etxean.
- “55+”: astelehen eta asteazkenetan, 11:00etatik 12:30etara, “Refor” guneko azpiegituretan.
Indartzeko jarduera komunitarioak
Mugiamurrio programa indartzeko jarduera komunitarioekin osatzen da. Egitasmoan hainbat ekintza egiten dituzte, hala nola, ibilaldi osasungarriak, bizimodu aktiboei buruzko tailerrak, ongizate psikologikoko tailerrak eta beste batzuk.
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Estibaliz Sasiain Furundarena
TEKNIKARIA
Itsaso Montero Millán
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
imontero@amurrio.eus
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Estibaliz Sasiain Furundarena
TEKNIKARIA
Itsaso Montero Millán
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
imontero@amurrio.eus