- Etxea
- zerbitzuak
- Jaiak
- Inauteriak
Inauteriak
Amurrion honako egun hauek ospatzen dira:
- Inauterietako larunbata
- Inauterietako asteartea
Amurrioko inauterietako irudi nagusia “Kakarro” delakoa da Ziripot Euskal Folklore Taldearen ikerketen arabera, Kakarroa Amurrioko antzinako inauterietako pertsonaia tipikoa da. Garai batean, igandean ospatzen zen eta herriko gazteak baserritik ateratzen ziren Kakarroz mozorrotuta. Burua eta aurpegia zakuz, oihal beltzez eta txanoz estaltzen zuten eta arropa ilunak eramaten zituzten. Puxika batekin ateratzen ziren kalera. Puxika hori txerri baten maskuria puztu eta lehortuta egiten zen. Bestela, makila handi batzuekin ateratzen ziren, bizilagunak izutzeko asmoz. Normalean, emakumez mozorrotzen ziren gizonak ziren, inork ezagutu ez zitzan; hala ere, gizonez mozorrotzen zen emakumeren bat ere bazegoen.
Kakarroen artean, tunika beltz, zahar eta zikin bat zeraman bat nabarmentzen zen, herriko haurren atzetik korrika zihoana. Judas esaten zioten eta haurrek abesti bat kantatzen zioten: “Kakarro Birigarro...”. Zaku bat zeraman; horregatik, uste da pertsonaia hori “Zakuaren Gizona” zela. Nabarmendu behar da Kakarro izatea ez zela lanbidea. Hartara, urte hartan mozorrotu eta ondo pasatu nahi zuten pertsona guztiak izan zitezkeen.
Halaber, Amurrioko inauterietan honako lehiaketa egiten dira:
- “KAKARRO BIRIGARRO” mozorro-lehiaketa, erakusleihoena eta tabernena
Inauteriak amaitutzat jotzen dira JUDAS KAKARROAREN ERRETZE tradizionalarekin, inauterietako asteartean.
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Nuria López Contreras
TEKNIKARIA
Kontxesi Elejalde Villalain
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
kelejalde@amurrio.eus
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Nuria López Contreras
TEKNIKARIA
Kontxesi Elejalde Villalain
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
kelejalde@amurrio.eus