Txerra Molinuevo LaƱa naiz, Amurrioko alkatea, eta ongietorria eman nahi dizuet guztioi Amurrioko Udalak eskaintzen duen topaleku honetara. Webgune berritu hau gure errealitatera hurbildu nahi duten herritar guztientzako kanal berria da.
Amurriok, bere hirigunearekin eta auzoekin, 9 administrazio-batzar ditu, eta, denok batera, udalerri batu eta kohesionatua gara. Herritarrentzako atsegina den hirigunea, jardueraz betea, eta landa-ingurune zaindua eta hirigunearekin konektatua duten auzoekin bat egiten duena. Pausoak ematen jarraitu nahi dugu, gure udalerria hobea izan dadin, gizarte-ongizatea eta auzotarren bizi-kalitatea nagusi izan daitezen. Parte-hartzea sustatzen duten ekimenak jarriko ditugu mahai gainean, eta ahalegin guztiak egingo ditugu udal-politiken erdian pertsonak izango dituen Amurrio bultzatzeko. Amurriok lurralde jasangarriagoa lortzen lagundu nahi du; horregatik, 2030 agendan jasotako Garapen Jasangarriko 17 Helburuen (GJH) barruan dauden ekintzak garatzeko indarrak batuko ditugu. Kudeaketa zintzoa, gardena eta hurbila. Horrela ulertzen dut politika egiteko modua. Horregatik, elkarrizketa eta etengabe entzutea izango dira gure herriaren beharrak aurrez aurre ezagutzeko tresnak. Zure iritzia garrantzitsua da. Nahi baduzu, jarri nirekin harremanetan postontzi honen bitartez.