IZEN-EMATE IREKIAK
IOCUS proiektuak 2023ko lehen hiruhilekoan Amurrion garatuko diren sorkuntza kolektiboko 3 prozesuetako batean parte hartzera gonbidatzen zaitu.
IOCUS artearen inguruan pertsonen arteko topaketa eta elkarlanerako proposamena da. Honen bitartez espazio eta ideia berriak nola sortu daitezkeen pentsatzera gonbidatzen zaituztegu, non modu ezberdinean ikusi ahal izango dugun elkar, non sortzea partekatzea eta haztea den. Izan ere, artea eta kultura leku berrietan bizitzea da.
Amurrioko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako proiektua da, Susana Corbellak, Anitza Arte Eskolako zuzendariak, komisariatua, Eusko Jaurlaritzak finantzatua eta Teklak. Komunikazio eta Audientzien Estudioaren laguntzarekin.
Galderetatik abiatuta artearekin eta kulturarekin topo egiten dugu, eta gertatzen dena, hunkitzen gaituena, galdetzen diguna, kolektibo egiten gaituena eta indibiduala indartzen duena irudikatuz erantzunak bilatzen ditugu. Jarduteko eta antzezteko mugak ikusiz sortzen dugu. Jolasetik sortzen dugu, bertan arauak garrantzitsuak direlako eta, gainera, alda daitezkeelako. Joko sortzailearen bidez bakarrik sortzen da sostengatzen gaituen kultura eta pertsona oso gisa egiten gaituena, interesatzen zaigunarekin eta bibrarazten gaituenarekin.
IOCUS
Prezioa: prozesu honetan parte hartzeak ez du gasturik ekarriko parte-hartzaileentzat, Amurrioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantziatuko baitute.
3 PROZEZU, 3 ARTISTA: ZEINETAN PARTE HARTZEA GUSTATUKO LITZAIZUKE?
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Nuria López Contreras
TEKNIKARIA
Ander Iturbe Mach
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
aiturbe@amurrio.eus
Arduradunak
ZINEGOTZIA
Nuria López Contreras
TEKNIKARIA
Ander Iturbe Mach
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
aiturbe@amurrio.eus