Juventud
IOCUS proiektua

IOCUS. Sormenarekin Jolasean.

Iocus proiektuak testuinguru sektorialari eta sektoreen artekoari baliozko ekarpena egin dio ikuspegi berritzaile eta parte-hartzailearen bidez. Helburu nagusia izan da kulturarekin elkarrekintzan jarduteko, sormena sustatzeko eta erkidegoaren loturak indartzeko gune eta proposamen berriak sortzea.

Lorpen azpimarragarrietako bat da toki testuinguruko pertsonek zenbait teknika artistikorekin esperimentatu eta beren sormena banaka eta taldean azaldu ahal izana. Era berean, elkarren artean lankidetza- eta ikaskuntza-giroa sortu da, eta parte-hartzaileek beren ezagutzak eta esperientziak partekatzeko aukera izan dute.

Gainera, Iocus proiektuak toki testuinguruko aktore desberdinak nahasi ditu, eta kultura- eta gizarte-eremuen arteko sinergia eratu da. Erkidegoko erakundeekin aliantzak zehaztu dira, eta horri esker, proiektuaren eragina areagotu da, jende anitzari iristeaz gain.

Iocusek egindako ekarpenaren beste alderdi nabarmen bat da parte hartzeko eta erkidegoa ahalduntzeko ikuspegia. Bere proposamenen bitartez hitza eman nahi izan zaie pertsonei, eta gizarteratzea sustatu da. Jarduerak definitu eta gauzatzean toki testuinguruko biztanleen parte-hartze aktiboa bultzatu da. Hala, biztanle horien kidetasuna eta garrantzia ziurtatu dira. Nahiz eta 3 prozesuak diziplina artistiko desberdinetik abiatu eta zenbait pertsonak garatu, guztiek esperimentatzeko metodo bera partekatzen dute, hain zuzen ere, jolasa.

SHARAI SOLA

“FUERA DE LUGAR. MATERIALIZAR LO INVISIBLE” izan da Sharai Sola artista plastikoak eta irakasleak planteatu duen proposamena. 2 pertsona-taldek parte hartu dute: batetik, haurrek eta gazteek eta, bestetik, helduek. Guztira, hamahiru topaketa-tailer.

Prozesua hasi zenean helburu nagusia zen jarduera sortzailea ohikoak ez ziren tokietara eramatea, hau da, musikarekin, pinturarekin edo dantzarekin zerikusia ez zuten guneetara, adibidez. Erronka: kalean bertan sortzea. Sharairen gonbita zen pinturaren bidez mugimenduari eta soinuari forma plastikoa ematea, bat-batekotasunaz eta jolasaz baliaturik “ikusezina ikusgai bihurtuz”. Ildo horri eutsiz, soinutik eta mugimendutik abiatuta, irudikatzeko modu berriak ikertu dira, baita irudimenetik abstraktura joateko balizko bideak ere, eta arreta berezia jarri zaie sentipenei, emozioei eta sentimenduei. Horri guztia, azken performance batean irudikatu da.

Prozesuari esker, parte-hartzaileen artean hausnarketa adierazgarriak egin dira: “hasieran bitxia zirudien, gero, berriz, oso dibertigarria zen”; “artea edozein tokitan egon daiteke”. “Dibertsioa eta “teknika berriak” ezagutzea oso ondo balioetsi dira; gauza bera gertatu da sentimenduak irudikatzeko eta mugimenduaren bidez lan egiteko aukerarekin”. Zentzumenei erreparatzea eta elkartzen joatea, zehaztutakotik ateratzea, artea ustekabeko tokietan ikustea, gorputzaren beste zati batzuekin sortzea eta sortzeko ez erabili arren, gureak diren elementuekin jolastea parte-hartzaileentzat baliozko aurkikuntzak izan dira.

Sharai Solaren hitzetan:

“Lan honi eutsi nionean helburua zen artea denari buruzko aurretiazko ideiarekin amaitzea. Asmoa den zentzumenak eta sentimenduak gehiago lantzea. Irudimenetik irten eta abstrakzioan murgiltzea. Une oro garrantzitsuena prozesua izan da, ez, ordea, emaitza. Artea espero ditugun toki horietatik ateratzea, hala nola Amurrioko Kultur Etxea edo La Casona.

Hasieran, kosta egin zen beharrezko “klik” hori egitea, baina esango nuke gehien kosta zitzaien pertsonak izan direla gerora gehien gozatu dutenak”.

Sharaik dio kalera ateratzea, elkar jolasean jardutea, ahoarekin edo oinarekin margotzea, kolore bati mugimendua ematea, begiradarekin usaintzea eta zentzumenekin jolastea, zalantzarik gabe, parte-hartzaileentzako asmakizun paregabeak izan dira. Hala adierazi dute eta proiektuari eustearen nahia dira horren lekuko.

GUILLERMO TRUJILLANO

“A PHONE” izan da Guillermo Trujillano diziplina anitzeko artistaren proposamena eta Amurrioko kultura-taldeetako eta -erakundeetako pertsonei zuzendu zaie.

Helburua zen Amurrioko elkarteen lana agerian uztea. Hala, gailu digital bat sortu zen (telefono mugikor erraldoiaren itxurarekin), espazio publikoan kokatu ostean, lehendik zeuden kultura proposamenak jasotzeko eta haietan parte-hartze sustatzeko. Elkarte bakoitzak edukiak helarazi ditu, eta, gerora, artistak umorea eta sormena erabiliz esku hartu du herritarren begirada erakartzeko. Proiektu honek erronka handi bat zuen, hain zuzen ere, Amurrioko gizarte-elkarte eta -entitate guztien edukiak eta bideoak biltzea. Lan handia izan da, eta artistaren ustez oraindik hasten baino ez dago. Haren hitzetan: “A Phone” gailuarekin jendearen arreta erakartzen saiatu gara, sistema eragilea garatzeaz gain elkarte guztiak ordezkatuta sentitzeko. Lehen ikusian horien guztien mapa sortu dugu, eta erabiltzaileei nortzuk garen jabetzen lagundu diegu”.

Prozesu honen ondorio nagusi bat da erakundeen aldetik inplikazio handia behar dela asmo handiko proiektu konprometitu hau finkatzeko. Aurrekoaren harira, IOCUS proiektuaren beraren mugak gainditu ditzake, udalerriko entitateek eta erakundeek erantzuten badute. Amurrioko erakundeek herrian egiten duten lan izugarria (kulturaren, hezkuntzaren, gizartearen, eta abarren arlokoa) bistaratzearen alde, “A Phone” etorkizuneko proposamena izan daiteke. Guillermoren esanetan: “ekimen honi jarraipena emateko denbora, inplikazioa, aurrekontua eta erakundeen nahiz herrien babesa, bai eta kudeaketa arina ere ezinbestekoak dira”.

“A Phone” Amurrioko plazan, kultur etxean, kiroldegian, udaletxean eta La Casona erakusketa-aretoan ipini da. Hala, mugikor erraldoia ikusteak sortzen duen harriduraz herriko sare sozialaren bideoak eta edukiak bistaratu dira. Artearen ikuspegitik eragile desberdinak solasean jartzearen eta herriko kultura-kaleidoskopioa agerian uztearen proposamen hutsak aditzera ematen digu zer garrantzitsua den artea, kultura eta gizartea batzea. Ildo horretatik, edukiak eta baliabideak gizarte- eta geografia-taldea partekatzen duten pertsonen esku uztea proposatzen da. Guillermoren proposamenak proposamenari berari hurbildu zaizkion erakunde desberdinekin telefono eta aurrez aurreko topaketa ugari eskatu ditu, eta balioa eman nahi diegun datuak antolatzeko lan itzela egin da.

SALVADOR CASTAÑEDA

“EL AUTORRETRATO” izan da Salvador Castañeda ikusmen-artista mexikarraren proposamena. Jatorriari buruz ikertu nahi zuten pertsonengan pentsatu du, eta bi eremutan garatu da bi begirada anitzen bitartez.

Lehenengo begirada eguneko zentroko erabiltzaileen eskutik egin da. Taldean eta lagunartean beren bizitzako bizipenak kontatu dituzte, eta lagunak entzun ere bai. Kontakizunak artistak landu ditu, eta argazki-obra bat sortu du, adineko pertsonek partekatu dituzten bizipen guztiak azaldu nahian.

Proiektu honen bigarren begirada Nagusi izenekoan gertatu da. Asteko topaketak antolatu dira arbasoetan murgiltzeko. Parte-hartzaileen jatorria aurkitzeko eta zuhaitz genealogikoaren oinarrizko alderdietara (egitura, nomenklatura eta tresna orokorrak) gerturatzeko tailerra. Zuhaitza eta nabigazio-egunkaria eginez, parte-hartzaile bakoitzak bere familiaren historia dokumentatu eta gorde ahal izan du. Hori guztia sormenez gauzatu da, pertsona bakoitza lan horretara ikuspegi artistiko eta bakarrarekin hurbiltzeko. Artistaren hitzetan: “lan-atalak definitutakoan, hurrengo saioak oso emankorrak izan ziren eta guztiek gehiago ezagutu genuen elkar, eta ez arlo pertsonalean bakarrik. Anekdota familiar, gertakizun garrantzitsu, galera familiar, ezkontza, bidaia, eta abar ugari entzun genituen”. Parte-hartzaileek oso positiboki balioetsi dute ekimen berri honetan parte hartzeko aukera. Baterako proiektuak agerian gelditu dira, ezagutzak zabaldu, sentimenduak adierazi, gaitasun sortzailea eragin eta beste ikuspuntu batzuetatik artera gerturatzeaz gain.

IOCUS proiektuaren azalpen bideoa

INSCRIPCIONES ABIERTAS

El proyecto IOCUS te invita a participar en alguno de los 3 procesos de creación colectiva que se desarrollarán en Amurrio durante el primer trimestre de 2023.

IOCUS es una propuesta de encuentro y colaboración en torno al arte; a través de ella os proponemos juntarnos e interrogarnos sobre cómo crear espacios e ideas donde poder vernos de diferente manera, donde crear es compartir y crecer.

IOCUS es un proyecto impulsado por el área de Cultura del Ayuntamiento de Amurrio, comisariado por Susana Corbella, directora de Anitza Arte Eskola, financiado por el Gobierno Vasco, y que cuenta con la colaboración de Teklak, Estudio Comunicación y Audiencias.

Nos aproximamos al arte y la cultura a través de preguntas y buscamos las respuestas representando lo que acontece, lo que nos emociona, lo que nos interroga, lo que nos hace colectivo y refuerza en lo individual. Creamos viendo los límites de actuación y representación. Creamos desde el juego, porque en él las reglas son importantes y además se pueden cambiar. Solo a través del juego creador nace la cultura que nos sutenta y nos realizamos como personas completas, con aquello que nos interesa y nos hace vibrar.

IOCUS

Coste: la participación en este proceso no supondrá un gasto para las personas participantes por estar financiado por el Ayuntamiento de Amurrio y el Gobierno Vasco.

3 PROCESOS, 3 ARTISTAS: ¿CUÁL TE INTERESA?

Cartel
Cartel
Guillermo Trujillano - A Phone
Guillermo Trujillano - A Phone
Salvador Castañeda - El Autorretrato
Salvador Castañeda - El Autorretrato
Nerea Canive
Nerea Canive - Lekuz kanpo. Laborategi kulturala

Responsables

CONCEJALA
Nuria López Contreras

TÉCNICO
Ander Iturbe Mach

Instalaciones

Ayuntamiento de Amurrio
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio

945 891 161

aiturbe@amurrio.eus

Responsables

CONCEJALA
Nuria López Contreras

TÉCNICO
Ander Iturbe Mach

Instalaciones

Ayuntamiento de Amurrio
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio

945 891 161

aiturbe@amurrio.eus