Amurrioko Udalak 23.802.123 euroko aurrekontua onartu du 2023rako

Amurrioko Udalak 23.802.123 euroko 2023rako udal aurrekontuak onartu ditu gaur goizean osoko bilkuran, EAJ-PNV, PSE-EE eta Orain Amurrio taldeen aldeko eta EH Bilduren aurkako botoekin. Amurrioko Udalak azken hamarkadan izan duen aurrekonturik altuena izango da, % 36ko igoerarekin, 2022an baino 6,5 milioi euro gehiago. “Aurrekontuaren igoera hori inbertsioen atalean ematen da batez ere, eta horri esker udalerrian zenbait inbertsio estrategiko egin ahal izango dira datorren urtean zehar”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

2023rako kontuen funtsa izaera soziala izan da, garapen ekonomikoa bultzatzea, bereziki pertsona eta sektore ahulenei arreta emanez, eta Amurrioko biztanleen eta udalerriko auzoen eta Administrazio Batzarren bizi-kalitatea hobetzea.

“Amurrioarrak beti daude hartutako erabaki bakoitzaren erdian. Egungo egoera kontuan hartuta, herritarren babesa eta ongizatea izan da gure jardunaren ardatz nagusia, zailtasun gehien dituzten pertsonak babesteko eta laguntzeko”, Molinuevoren esanetan.

Hori dela eta, 2023rako kontuek pertsona ahulenen ondoan egotea, kalitatezko zerbitzu publikoei eustea eta Udalaren enplegu-politikak bultzatzea dute helburu. Lehentasun sozialak funtsezko ardatza dira Udalarentzat, 389.650 euroko partidarekin, iaz baino % 18 gehiago, familiei zuzenduta. Zenbait laguntza daude Amurrioko familia bakarra ere atzean gera ez dadin. Zehazki, Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) partidari 51.396 euro gehitu zaizkio, 200.000 eurora iritsi arte. Enplegua berreskuratzea da aurrekontuan nabarmentzen den beste alderdi bat, partida hori 602.047 euroraino igotzen baita, % 17 gehiago, eta udal, gazte eta eskualde mailako enplegu-planak bultzatzen jarraitzea du helburu.

Kultura, kirolak eta gizarte-jarduerak sustatzea apustu irmo eta sendoa izango da Udalarentzat. Horregatik, udalerriko kultura-, kirol- eta gizarte-elkarteentzako diru-laguntzetarako partidak % 7,6ko igoera izango du, hau da, 868.422 eurokoa, balio handia duen udalerriko elkarte-sareari eusteko.

Inbertsioak

2023rako udal-aurrekontuaren igoera nabarmena inbertsioen atalean islatuko da ia osorik. Izan ere, datorren urtean Udalak 8,5 milioi euroko jarduera estrategikoak gauzatuko ditu udalerrirako. Tamainarengatik eta udalerrirako duten izaera estrategikoarengatik, nabarmentzekoak dira Eguneko Arretarako Landa Zentroaren eraikuntza, 1.500.000 euroko inbertsioarekin, 1.200.000 euro hartuko dituen Foru Kaleko eraikinaren, merkatu zaharraren, birgaitzea, eta Goikolarra auzoko etxebizitzen eraberritzea 2.813.561 euroko inbertsioarekin. Halaber, aparkalekua eraikiko da epaitegiaren inguruan, eta 535.000 euro bideratuko dira horretarako; Armuru erreka lehengoratuko da, Aresketa ikastolaraino oinezkoentzako eta bizikletentzako sarbidea ahalbidetzeko, eta horrek 371.400 euroko inbertsioa eskatuko du; eta Maskuribai poligonoaren eta Landako auzoaren arteko sarbidea hobetuko da, 60.000 euroko inbertsioarekin.

Gainera, 500.000 euro baino gehiago erabiliko dira Mendiko ikastetxeko irisgarritasuna hobetzeko, haur-hezkuntzako eraikinean arrapala bat eta igogailu bat eraikiz, eta Zabaleko ikastetxean komunak izango dituen aldagela bat eginez, bi ikastetxeetan patio inklusiboen proiektuarekin jarraitzeaz gain. Landa-auzoetako hobekuntzek Osoño auzoko saneamendua hobetzeko jarduketa garrantzitsua hartuko dute, 250.000 euroko inbertsioarekin. Nagusien Etxeak ere hobekuntza- eta egokitzapen-lanak jasoko ditu, 75.000 euroko inbertsioarekin, eta haur-parkeen lurzoruak berrituko dira, horretara 30.000 euro bideratuz. Inauguratu zenetik arrakasta handia izan duen Bowl Skate-a ere handitu egingo da (40.000 euro). 

Udalerriko Administrazio Batzarretara bideratutako partidak % 18ko igoera izango du, 199.367 eurora iritsiz; gainera, 340.000 euro bideratuko dira herritarren parte-hartze zuzenaren bidez erabakitako ekintzetarako, 100.000 euro auzoetako batzarretatik sortutako jarduketetarako eta 240.000 euro Aurrekontu Parte-hartzailetarako.

Indartuko den beste sailetako bat Berdintasuna izango da. Sail horren partida % 11 handituko da, 209.796,64 euroraino, eta lehen aldiz, % 100ean arituko den teknikari-plaza izango du.

Amurriok tasak eta zergak aldatzea onartu du, fiskalitate bidezkoagoa eta aurrerakoiagoa lortzeko

Amurrioko Udalak zenbait ordenantza fiskal aldatzea onartu zuen atzo egindako osoko bilkuran. Horrela, Udala errenta tarteak kontuan hartuta hasi ahal izango da tasak eta zergak kobratzen.

Atzo hartutako erabakia, datozen urteetan 10 errenta-tarte ezartzeko helburua lortzeko lehen pausoa izango da, horietan aplikatu beharreko hobariak aplikatu ahal izateko. Osoko bilkurak onartu ondoren, 2022tik aurrera, lau errenta-tarte ezarri dira, eta horietan honela egingo dira hobariak: 0 eta 1 tarteetan, % 99ko hobaria; bigarren tartean, % 50ekoa; eta, 3. tartean, % 10eko hobaria.

Errenta-tarteak honako tasa eta zerga hauetan aplikatuko dira: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga eta hondakinak biltzeko, garraiatzeko eta ezabatzeko tasak, trikitixa eta panderoa, dantza-eskola, arte-eskola, “Oporretan ere euskaraz” programa eta udal-igerilekuak.

Akordioa, hamabi lan-mahaitan egindako lanaren ostean izan da posible. Mahai horietan teknikariek eta politikariek hartu dute parte. “Hilabete askotako lana izan da, baina hau da Amurrion fiskalitate sistema bidezkoagoa eta aurrerakoiagoa ezartzeko lehen pausoa. Diru-sarrera gutxien dituzten herritarrek izango dute hobari gehien. Sistema hori pixkanaka ezarriko da, beharrezkoa baita diru-bilketa kontrolatzea eta, pixkanaka, errenta-tarteak eta horien hobariak handitzea”, azaldu du Txerra Molinuevo, Amurrioko Udaleko alkateak.

Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga ere aldatu egin da, ibilgailuen motorraren eta erregaiaren araberako sailkapena kontuan hartuta. Onartutako neurriari esker, gutxien kutsatzen duten ibilgailuak izango dira hobarituenak. Neurri hori beharrezkoa izango da araudi-aldaketa berrietara egokitzeko. Zero emisio edo ECO identifikatzailea duten ibilgailuek % 50eko hobaria izango dute lau urtez, lehen matrikulaziotik hasita.

Hainbat udal-zerga kobratzea

2022ko azaroaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarteko epean borondatezko epean kobratuko dira 2022ko hainbat zergari dagozkien ordainagiriak. Honako hauek dira: udal-hilerria mantentzeagatiko tasa, udal-higiezinak luberritzeagatiko tasa (baratzeak eta hausturak), onura publikoko mendietan larreak aprobetxatzeagatiko tasa (larreak) eta ibilgailuak sartzeagatiko eta aparkaleku-erreserbagatiko aprobetxamendu bereziko tasa (ibiak).

2022ko azaroaren 1etik 2023ko urtarrilaren 2ra bitarteko epean borondatezko epean kobratuko dira 2022ko hainbat zergari dagozkien ordainagiriak. Honako hauek dira: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (IAE), Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta bide publikoa mahaiz eta aulkiz okupatzeko tasa.

Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek ordaindu ahal izango dituzte zerga-zorrak, udaletxeko herritarren kutxazainean eta euskal administrazioaren ordainketa-pasabidean, udalaren web-orriaren bidez (https://udala.amurrio.eus/eus/zerbitzuak/ogasuna-eta-zerga-bilketa/ordainketa-pasabidea), eta Eusko Jaurlaritzaren "MiPago Wallet" aplikazioaren bidez.

 

Kobratzeko aldia hasi baino 15 egun lehenago arte onartuko dira helbideratzeak.

Hainbat ordenantza fiskal aldatzeko proposamen teknikoari entzunaldi publikoa

Hainbat ordenantza fiskal aldatzeko proposamen teknikoari entzunaldia emateko eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133. artikulua Udalaren web-atarian argitaratzen da iragarki hau. Entzunaldia 10 egun baliodunekoa izango da, eta 2021eko abuztuaren 4an hasi eta 19an amaituko da. Hauek dira entzunaldian dauden ordenantzak:

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Borrador Anexo 5 de la ordenanza fiscal nº 7 reguladora del Cementerio municipal 2021.pdf)HILETA-ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TASA ARAUTZEN DUEN 7. UDAL ORDENANTZA FISKALAREN HILETA-ZERBITZUAK EMATEAGATIKO TASA ARAUTZEN DUEN 7. UDAL ORDENANTZA FISKALAREN 27 kB04-08-21 11:18
Download this file (Borrador anexo 2 de la Ordenanza Fiscal nº 5 recogida de residuos 2021.pdf)7.2 ERANSKINA - HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, GARRAIATU ETA EZABATZEKO ZERBITZUA7.2 ERANSKINA - HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK BILDU, GARRAIATU ETA EZABATZEKO ZERBITZUA41 kB04-08-21 11:18
Download this file (Borrador ordenanza nº 6 IAE 2021.pdf)6. UDAL ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA6. UDAL ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA EKONOMIKOEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA315 kB04-08-21 11:17
Download this file (Borrador ordenanza nº 5 IIVTNU 2021.pdf)5. UDAL ORDENANTZA FISKALA, HIRI-LURREN BALIOAREN GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA AR5. UDAL ORDENANTZA FISKALA, HIRI-LURREN BALIOAREN GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA AR95 kB04-08-21 11:17
Download this file (Borrador ordenanza nº 3 IVTM  2021.pdf)TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN 3. UDAL ORDENANTZA FITRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN 3. UDAL ORDENANTZA FI110 kB04-08-21 11:16
Download this file (Borrador ordenanza nº 2 BI 2021.pdf)ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN 2. UDAL ORDENANTZA FISKALAONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN 2. UDAL ORDENANTZA FISKALA347 kB04-08-21 11:16
Download this file (Borrador ordenanza general nº 1 2021.pdf)1. ORDENANTZA FISKAL OROKORRA, KUDEAKETA, BILKETA ETA IKUSKARITZARI BURUZKOA1. ORDENANTZA FISKAL OROKORRA, KUDEAKETA, BILKETA ETA IKUSKARITZARI BURUZKOA298 kB04-08-21 11:15

Hainbat udal-zerga kobratzeko epea

2022ko urtarrilaren 31ra arte, borondatezko epean kobratuko dira 2. eta 3. Hiruhilekoko hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta deuseztatzeko zerbitzua emateagatiko tasari dagozkion ordainagiriak.

2021eko abenduaren 22tik 2022ko martxoaren 21era bitartean, borondatezko epean kobratuko dira 2021eko 4. Hiruhilekoko hiri-hondakin solidoak bildu, garraiatu eta deuseztatzeko zerbitzua emateagatiko tasari dagozkion ordainagiriak.

Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek ordaindu ahal izango dituzte zerga-zorrak, udaletxeko herritarren kutxazainean eta euskal administrazioaren ordainketa-pasabidean, udalaren web-orriaren bidez (https://udala.amurrio.eus/eus/zerbitzuak/ogasuna-eta-zerga-bilketa/ordainketa-pasabidea), eta Eusko Jaurlaritzaren "MiPago Wallet" aplikazioaren bidez.

Kobratzeko aldia hasi baino 15 egun lehenago arte onartuko dira helbideratzeak.

Amurriok, gorabeherak kudeatzeko sistema berri bizkorragoa eta eraginkorragoa ezarri du

Amurrioko Udalak pauso garrantzitsua eman du obren eta zerbitzuen arloa eta egunero jasotzen diren gorabeherak modu eraginkorragoan kudeatzeko eta herritarrekiko komunikazioa hobetzeko. Horretarako, Urban Services sistema ezarri da. Eredu berri horrek, arloko lana planifikatzeko eta sistematizatzeko eta gorabeheren prozesu osoa barrutik berrantolatzeko aukera ematen du. Horrekin batera, InfoAmurrio izeneko App-a sortu da, herritarrek administrazioarekin telefono mugikorretik elkarreragiteko komunikazio-kanal osoa ezartzeko.

Herritarrek udalerriaren egoeraren inguruan duten gero eta parte-hartze handiagorako joerak gorakada ekarri du azken urteotan Amurrioko Udalak konpondu beharreko gorabeheren kopuruan. Orain arte, barruko eta kanpoko gorabeheren berri hainbat bidetatik ematen zen: telefonoa, posta elektronikoa, Herritarrentzako Arreta Zerbitzua, WhatsApp bezalako kanal berriak, herrilaguntzaileen eskutik eta herritarren partaidetza-arloak bultzatutako partaidetza-prozesuen bidez, auzo-batzarren bidez, besteak beste. Hori dela eta, barruan egindako lanaren ondoren, gorabeherak kudeatzeko prozesua arintzea erabaki da.

“Udalerrian egunero agertzen diren gorabeherak ondo kudeatzeko eta herritarrekin komunikazio zuzena eta hurbila izateko, beharrezkoa da egungo beharrei erantzungo dien aplikazio berri hau txertatzea. Inplementazio honekin udalerrian gertatzen diren gorabeheren kudeaketa eraginkorra eta automatizatua izatea eta denbora errealean egitea bilatzen dugu”, azaldu du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

InfoAmurrio App-a

Apple Storetik edo Google Playtik doan deskargatu daitekeen InfoAmurrio aplikazio mugikorraren bidez, Amurrioko bizilagunek udalarekin zuzeneko komunikazioa izateko aukera dute. Aplikazioa deskargatu ondoren, ongietorriko pantaila batera sartuko gara. Bertan, jakinarazpenen postontzia, harpidetzak, Udalaren telefono-zenbakia eta konfigurazio-atala agertuko dira, erabiltzaileak hizkuntza aukeratzeko edo informazio-kanaletako harpidetzak kudeatzeko aukera izan dezan.

Pantailaren behealdean ‘Zure Udala’ botoia dago, eta horren bidez aplikazioa osatzen duten gaietara sartuko gara. Bertan, honako hauek aurki ditzakegu: ‘Informatu’ udal aktualitatera sartzeko; kultur jarduerak jasotzen diren ‘Kultura’; ‘Turismoa’, turismo webgunera bideratzen duena; ‘Amurrio Bidean’, bere webgunera sartzeko; ‘Gorabeherak’, horien berri emateko; ‘Herritarren ataria’, udal tramiteak egiteko; eta, azkenik, udal sare sozialetarako sarbidea.

Herritarrek udalarekin duten interakziorik handiena, gorabeherak jakinarazteko atariaren bidez egingo da. Herritarrak zer gorabehera mota den adierazi ahal izango du: argiteria, garbiketa, altzariak, besteak beste. Jakinarazpena bidaltzean, gertakariaren kokalekua, argazkia eta iruzkina erantsi ahal izango dira, eta baita harremanetarako datuak ere. Gorabehera erregistratu ondoren, erabiltzaileek haren jarraipena egin ahal izango dute.

 

Kudeaketa eraginkorra eta sistematizatua

Urban Services plataforma ezartzeak udal-brigaden eta udalak hainbat zerbitzu egiteko azpikontratatutako enpresen lana koordinatzeko aukera ematen dio hirigintza eta obra sailari. Sistema hori ezartzeak taldeen lanak planifikatu, antolatu eta sistematizatzeko aukera ematen du; horien artean, herritarrek antzemandako gorabeherak, eraginkortasun handiagoa lortuz.

Besteak beste, tresna horren bidez, Amurrioko Udalak gorabeherak detektatu eta erregistratu eta sailkatu ahal izango ditu, egiaztapen- eta diagnostiko-prozesu bat egin ahal izango du, eta, konpondu ondoren, gorabehera itxi egingo da.

Sistema hori ezartzeak kostuak optimizatzea eta mantentze-ekipoak hobeto kudeatzea ahalbidetuko du; izan ere, ekipo bakoitzak aplikazio bat izango du, eta, aplikazio horren bidez, horietako bakoitzari esleitutako lanak bistaratuko dira. Amurrioko alkateak nabarmendu duenez, “lanaren kudeaketa Urban Services sistemaren bidez zentralizatzeak, gabeziei azkarrago erantzuteko eta lanen koordinazioa, erregistroa eta bilakaera hobetzeko aukera emango du”.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.