2022ko azaroaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarteko epean borondatezko epean kobratuko dira 2022ko hainbat zergari dagozkien ordainagiriak. Honako hauek dira: udal-hilerria mantentzeagatiko tasa, udal-higiezinak luberritzeagatiko tasa (baratzeak eta hausturak), onura publikoko mendietan larreak aprobetxatzeagatiko tasa (larreak) eta ibilgailuak sartzeagatiko eta aparkaleku-erreserbagatiko aprobetxamendu bereziko tasa (ibiak).
2022ko azaroaren 1etik 2023ko urtarrilaren 2ra bitarteko epean borondatezko epean kobratuko dira 2022ko hainbat zergari dagozkien ordainagiriak. Honako hauek dira: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (IAE), Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) eta bide publikoa mahaiz eta aulkiz okupatzeko tasa.
Ordainagiriak helbideratuta ez dituzten zergadunek ordaindu ahal izango dituzte zerga-zorrak, udaletxeko herritarren kutxazainean eta euskal administrazioaren ordainketa-pasabidean, udalaren web-orriaren bidez (https://udala.amurrio.eus/eus/zerbitzuak/ogasuna-eta-zerga-bilketa/ordainketa-pasabidea), eta Eusko Jaurlaritzaren "MiPago Wallet" aplikazioaren bidez.
Kobratzeko aldia hasi baino 15 egun lehenago arte onartuko dira helbideratzeak.