Amurriok Udal Antolakuntza zehaztu du gaur Udaletxeko Areto Nagusian egin den ezohiko Osoko Bilkuran
Amurriok datozen lau urteetarako Udalaren barne antolaketa onartu du. Gaur arratsaldean Udaletxeko Areto Nagusian egindako ezohiko Osoko Bilkuran, 2023-2027 legegintzaldirako gobernu-taldea eratu da.
Horrela, Amurrioko Udalak udalaz kanpoko organismoetako kide anitzeko organoetan izango dituen ordezkariak izendatzeaz gain, hurrengo lau urteetarako udal-arloak antolatzea ere erabaki da.
Hiru talde politiko eratu dira, kide eta bozeramaile hauekin:
EAJ/PNV udal taldea
Kideak:
- Txerra Molinuevo Laña jauna.
- Estíbaliz Sasiain Furundarena andrea.
- Imanol Llano Hernaiz jauna.
- Naiara Barallobre Salcedo andrea.
- Monika Arbaiza Beitia.
- Ixone Saratxaga Ibarretxe andrea.
- Beñat Busquet Ugarte jauna.
- Arantzazu Saratxaga de Isla.
Bozeramailea: Txerra Molinuevo Laña jauna. Ordezkoa: Estibaliz Sasiain Furundarena.
EH BILDU
Kideak:
- Jon Berganza Urruela jauna.
- Miren Irune Iturbe Errasti andrea.
- Angela Rico Herrería andrea.
- And. Oihane Rodríguez Beraza.
- Luis Mariano Álava Zorrilla jauna.
- Nekane Martínez Ormaetxea andrea.
- Roberto Trujillano Agirre andrea.
Bozeramailea: Jon Berganza Urruela jauna. Ordezkoak: 1. Miren Irune Iturbe Errasti andrea, 2. Ángela Rico Herrería andrea, 3. Oihane Rodríguez Beraza, 4. Luis Mariano Álava Zorrilla, 5. Nekane Martínez Ormaetxea eta 6. Roberto Trujillano Agirre.
Amurrioko Udaleko Talde Sozialista
Kideak:
- Laura Fernández Fernández andrea.
- David Romero Campos jauna.
Bozeramailea: Laura Fernández Fernández andrea. Ordezkoa: David Romero Campos jauna.
Osoko bilkuren aldizkakotasuna eta bilera-eguna
Udalbatzaren Ohiko Bilkurak hilean behin egingo dira, abuztuan eta abenduan izan ezik. Bilera horiek hilabete bakoitzeko azken ostegunean egingo dira, eta "ohiko saio aurreratutzat" edo "ohiko saio atzeratutzat" hartuko dira ezarritako data baino "astebete" lehenago edo ondoren egiten direnean. Saioak 18: 00etan hasiko dira (arratsaldeko seiak).