Herri Urrats jaialdira joateko autobusaren baimenak

  • 2008. urtean edo ondorengoetan jaiotakoek nagusi batek lagunduta joan beharko dute.
  • Adinez txikikoaren ama, aita edo tutore naizen aldetik, autobusean alkoholdun edaririk garraiatzea debekatuta dagoenaren jakitun naiz, baita jaialdian adinez txikikoek alkoholik ezin dezaketela kontsumitu ere.
  • Bidaiariren bat ez balego itzulerarako adostutako orduan 10 minutuz itxarongo da, gehienez ere.
  • Bidaiariren batek kalterik eragingo balu autobusetan edo antzekoetan, orri honen sinatzailea izango da kalteek eragindako gastuen erantzulea.
  • Orri hau sinatzeak hemen jasotako arauekin ados egotea eta onartzea dakar ezinbestez.

Amurriok danborradarekin eta barraskilo-jatearekin ospatuko du aurten ere San Prudentzio eguna

Datorren ostegunean, apirilak 27, Amurriok San Prudentzio Arabako zaindariaren eguna ospatuko du. Egun horren inguruko ohiko jarduerak egingo dira udalerrian, danborrada eta barraskilo-jatea barne.

 

Apirilak 27, osteguna, Juan Urrutia plazan. (Euria egiten badu, jarduerak San Anton plazara eramango dira)

 

19:30 DESFILEA-DANBORRADA Juan Urrutia plazatik, Elexondo pasealekutik, Gurutzalditik, Landakotik San Anton plazaraino.

 

20:00 DANBORRADA San Anton plazan, BETI JAI fanfarrearen eta Amurrioko herritarren laguntzarekin. Diana eta Azken Erretreta interpretatzen parte hartzera gonbidatzen ditugu haur guztiak.

20:15 BARRASKILO-JATE herrikoia San Anton plazan, 2 euro kazolatxo bakoitzeko.

Abian dira jarduera fisikoa eta osasuna sustatzeko Mugiamurrioko programak

Joan den apirilaren 19tik, Amurriok, jarduera fisikorako eta osasunerako “Bizi Zaitez Bizi” eta “Bizitza Aktiboa osasunerako 55+” programen bitartez Mugiamurriotik bultzatutako jarduerak hartzen ditu. Aldi berri bat ireki da parte hartu nahi duten guztiek bizitza osasungarriaren proiektu honetan parte hartzeko aukera izan dezaten. Bi programa horiekin batera, orientazio-zerbitzua ematen jarraituko da Kultur Etxean, hitzordua eskatuta, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara, interesa duten pertsonek aholkularitza jaso dezaten.

“Bizi Zaitez Bizi” programa ostegunetan gauzatuko da Nagusi Etxean eta bi talde izango ditu, 10:30ean eta 12:00etan. Programa horren helburua Amurrioko adinekoen ongizatea, bizi-kalitatea eta garapen pertsonala sustatzea da. Saioetan, modu aktibo eta gogobetegarrian zahartzeko moduari buruzko ezagutzak transmitituko dira, bizimodu aktibo eta osasungarriak sustatuko dira, eta jarduera funtzionala konpentsatzeko eta funtzionamendu emozionala, motibaziozkoa eta soziala optimizatzeko estrategiak irakatsi eta entrenatuko dira.

Bestalde, “Bizitza aktiboa osasunerako 55+” programa asteazkenetan gauzatuko da Reforren, eta 3 talde izango ditu, 9:30ean, 10:30ean eta 11:30ean. Jarduera horren helburua 55 urtetik gorako udalerriko biztanleen artean zahartze aktibo eta osasungarria sustatzea da, jarduera fisikoa bezalako ohitura osasungarriak irakatsiz eta entrenatuz. Jarduera funtzionala konpentsatzeko estrategiak landuko dira, bai eta bizimodu aktibo eta osasungarria lortzeko funtzionamendu motibazionala optimizatzeko estrategiak ere.

Programan parte hartu nahi dutenek Kultur Etxeko lehenengo solairuan dagoen Mugiamurrioko bulegoan eman ahal izango dute izena, ostegunetan 16:00etatik 18:00etara eta ostiraletan 11:00etatik 13:00etara, edo 619411732 telefono-zenbakira deituz.

Orientazio-zerbitzua

Mugiamurrioko pieza garrantzitsua den orientazio zerbitzua, Kultur Etxean jarraitzen da gauzatzen ostegunetan, 16:00etatik 18:00etara, eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara, interesa dutenek aholkularitza jaso dezaten. Orientazio zerbitzura joateko hitzordua eskatu beharko da aurretik, 619411732 telefono-zenbakira deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera idatziz.

Amurriok kultur eta sormen eragileen arteko hirugarren topaketa antolatu du Kulturako Plan Estrategikoaren barruan

Amurriok kultur eta sormen eragileen arteko hirugarren topaketa antolatu du Kulturako Plan Estrategikoaren barruan

 

Saioa maiatzaren 19an izango da. Parte hartu nahi dutenek maiatzak 3ko 15:00ak baino lehen baieztatu beharko dute bertaratuko direla, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera mezu bat bidaliz.

 

Eragileen arteko loturak sortu eta sendotzeko ideiarekin, 2022ko urriaren 28an herriko kultur, sormen eta gizarte eragileak elkartu ziren proiektuak partekatzeko, lankidetzak bilatzeko eta sinergiak sortzeko. Topaketa horretatik hiru proiektuk hartu zuten forma, eta hurrengo hilabeteetan garatu ahal izateko lanean jarraitu da.

Hau horrela, udalerriko kultur eta sormen eragileak gonbidatzen dira bere Kulturako Plan Estrategikoa aktibatzeko ekintzen barruan dagoen laneko hirugarren topaketara. Bilera maiatzaren 19an izango da, 19:00etan, Villa Fen.

Deialdia eragile kultural eta sortzaile publiko eta pribatuei zuzenduta dago, beren forma juridikoa, dimentsioa edo ibilbidea edozein izanik ere, beren jarduera nagusiki Amurrion garatzen dutenei eta beste pertsona edota erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko interesa dutenei. Ez da beharrezkoa lan-dinamika aurkezteko eta definitzeko lehen edota bigarren topaketan parte hartu izana.

Amurriok Liburu Azoka hartuko du maiatzaren 3tik 7ra

Amurriok Liburu Azoka hartuko du maiatzaren 3tik 7ra. Urtero bezala, Euskadiko Liburu Ganberak antolatzen du, Amurrioko Udalaren laguntzarekin. Elexondo pasealekuan egongo da, Juan Urrutia plazaren parean, eta 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era bisitatu ahal izango diren 9 etxola egongo dira bertan.

Azokan, % 10eko deskontua izango duten euskarazko eta gaztelaniazko azken argitalpenak, liburuak eta diskoak, aurkitu ahal izango dira, bai eta saldoen atal bat ere. Azokara hurbiltzen direnek, aurtengo edizioko gai nagusia den “Emakumea protagonista, Euskal idazle emakumeak” gaiari buruzko liburu-erakusketa aurkituko dute.

Idazleen sinadurak

Aurreikuspenen arabera, azokan zehar, baina asteburuan batez ere, egileak egongo dira standetan, hala eskatzen dutenei euren liburuak sinatuz. Egileak hauek izango dira: Javier Sagastiberri, Elena Peña Bilbao, Miren E. Palacios eta Beñat Arginzoniz.

Apirilaren 6an, osteguna, ITZULIA-Euskal Herriko 6. etapa Amurriotik igaroko da.

OHARRA 

Apirilaren 6an, osteguna, ITZULIA-Euskal Herriko 6. etapa Amurriotik igaroko da.

Lasterketa herritik igarotzea 13:50etik 14:30era gutxi gorabehera programatuta dago.

Ibilbidea:

San Joseko biribilgunetik sartu, Landaburutik jarraitu, Elexondo, Epaitegiko biribilgunetik, Arabatik, Elizako biribilgunetik, Arabatik, Elexondotik, Aldaitik, gasolindegi zaharreko biribilgunera, Aldaitik, Aldaiturriagatik, eta A-625 norabidean atera Urduñarako Saratxoren eskutik.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.