XIX Kanpai Kontzertua

Irailak 16 

Kanpai Galdatzaileen topaketaren parte-hartzaileak

Campanas Portilla (Cantabria)

Campanas Quintana (Palencia)

Campanas Ocampo (Pontevedra)

Campanas Rosas (Jaén)

Heredero campanas Murua (Álava)

Moderatzailea: Pilar Panero (Universidad de Valladolid)

Amurrioko jaien programa

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (PROGRAMA AMURRIOKO JAIAK.pdf)PROGRAMA AMURRIOKO JAIAK.pdfPrograma Amurrioko Jaiak3344 kB09-08-23 09:58

Udalak Amurrio Hiribildua XXXVII. Arte Lehiaketarako deialdia egiten du

Amurrioko Udalak Amurrio Hiria 2023 hogeita hamazazpigarren lehiaketa artistikorako deialdia egin du, 6.500 euro banatuko dituena saritan. Lehiaketa horretan, artearen hizkuntza berriei balioa ematea eta berariaz Amurriotik datozen artista gazteak sustatzea planteatzen da, eta, horretarako, tokiko sari bat bideratzen da.


Obren harrera irailaren lehen hamabostaldian egingo da, eta sari-banaketa irailaren 28an egingo da, Casonan, hautatutako lanen erakusketaren inaugurazioarekin batera.


Parte-hartzaile bakoitzak bi lan berri eta original aurkeztu ahal izango ditu, aurretik lehiaketan sarituak izan ez direnak eta teknika eta gai librekoak izan daitezkeenak. Lanen neurriei dagokienez, obra bidimentsionalak ez dira 150 x 150 zentimetro baino gehiagokoak izango, eta hiru dimentsiokoen kasuan, ezin izango dira 100 zentimetro baino gehiagokoak izan.

Bandoa herriko jaiak 2023

Herriko jaietan hainbat jai-ekitaldi direla eta, ezohiko neurriak hartzea ezinbesteka da. Horien
artean ondoko hauek dira:


1.- Ondoko kale hauek abuztuaren 12tik 18ra arte trafikoa ixtea eta ibilgailurik gabe uztea:
• MENDIKO KALEA (Justo Etxeguren Plazatik Felix Murga kaleraino) Kaleko salmenta dela eta.
• JOSE MADINABEITIA KALEA (Parke ondoko gunean) Jaietarako zerbitzuak direla eta.
• FRONTOI KALEA


2.- Ondoko kale hauek abuztuaren 12etatik 18ra arte 15:00etatik 07:00etara trafikoa ixtea eta
ibilgailurik gabe uztea (JAI GUNEA):
• JUSTO ETXEGUREN PLAZA.
• LARRINAGA KALEA.
• JOSE MADINABEITIA (Armurubenta kaletik Justo Etxeguren Plazaraino).
• ITURRALDE KALEA.


3.- Abuztuaren 12an eta 14an, 23:30etik 02:30etara, (SU TA GAR eta GOZATEGI taldeen
kontzertuak JUAN URRUTIA plazan), LANDAKO KALETIK AIARA KALEAREKIKO ELKARGUNETIK FORU
KALEAREKIKO ELKARGUNERAINO doan ELEXONDO KALEKO zatia trafikorako ixtea.


4.- Abuztuaren 13an, 16:00etik 04:00etara, (JAMAICA orkesta dela eta), LANDAKO KALETIK AIARA
KALEAREKIKO ELKARGUNETIK FORU KALEAREKIKO ELKARGUNERAINO doan ELEXONDO KALEKO
zatia trafikorako ixtea.


5.- Abuztuaren 15ean 07:00etatik aurrera eta txirrindularien lasterketa bukatu arte ibilgailuen
aparkatzea ondoko kaleetan debekatzea: Aldai kalea (Aldai kaleko aparkaleku publikorako
sarbideraino), Frontoi kalea, Aiara kalea (Elexondo kaleko bidegurutzetik Iturralde kaleko
bidegurutzeraino) eta Araba kalea (elizako biribilgunetik Elexondo kaleraino).


6.- Abuztuaren 16an 15:00etatik aurrera eta Karrozen desfilea bukatu arte ibilgailuen aparkatzea
ondoko kaleetan debekatzea: Araba Kalea, Elexondo Kalea eta Aldai kalea.


7.- Abuztuaren 16an 21:00etatik aurrera eta Karrozen desfilea butaku arte ondoko kaleak trafikoa
ixtea: Araba kalea, Elexondo kalea eta Aldai kalea.


8.- Abuztuaren 16an eta 17an SAN ROKE auzoan ibilgailuen zirkulazioa jarraian zehazten den
moduan antolatzea:
• San Roke kalea Ruperto jatetxetik Ermitaraino trafikoa ixtea
• Olarriko Santa Marina bidean, San Rokeko Ermitarako norantza bakarreko zirkulazioa
ezartzea eta aparkatzea zein geratzea debekatzea.
Aurreko guztia dela eta, jendaurrean jartzen dugu aginduak eman direla utzitako ibilgailuak
garabiak eraman ditzala, beharrezkoa denean. Halaber, behar den edozein neurri zehatz hartu ahal
izango da, ekitaldiak behar diren moduan egin ahal izateko.


Amurrion, 2023eko abuztuaren 9an
Alkate-Presidentea
Izpta.: Txerra Molinuevo Laña

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Bando fiestas Amurrio 2023.pdf)Bando fiestas Amurrio 2023.pdfAmurrioko jaietako Bandoa 2023988 kB10-08-23 08:02

Herritarren autobabeserako gomendioak jaietan

Abuztuaren 12tik 17ra bitartean, Amurriok herriko jaiak ospatuko ditu, alaitasun eta gozamen egunak komunitate osoarentzat. Hori dela eta, Udaltzaingoak zenbait aholku eta prebentzio neurri sinple helarazi nahi dizkie Amurrioko herritarrei, guztioi gorabeherarik gabeko jaiak ospatzen edo ahal den neurrian murrizten laguntzeko.

            1.- Udal Bandoetan emandako jarraibideak eta gomendioak jarraitu, bai eta Udaltzaingoaren oharrak eta informazio-oharrak ere.

            2.- Taldean bazoazte, elkargune bat zehaztu, banantzea gertatuz gero non elkartu jakiteko.

            3.- Aire zabaleko esparru hesituetan edo esparru itxietan, egiaztatu ebakuazio-bide posibleak.

            4.- Ez igo markesina, balkoi, aldamio eta abarretara.

            5.- Ez erabili material piroteknikorik.

  1. Ez eraman poltsikoetan material piroteknikorik ezta horrekin jolastu.

            7.- Piroteknia erabiltzen den emanaldiren bat egiten bada, segurtasun-distantzia gorde eta Udaltzaingoaren eta Babes Zibileko boluntarioen gomendioak jarraitu.

            8.- Kontuz ibili adingabeekin atrakzioetan.

  1. Erne egon, lurrean kable solteak edo zurituak, farolak eta abar ote dauden, batez ere haurrekin joanez gero. Horrelako arazoak edo gorabeherak ikusten badituzu udaltzaingoari jakinarazi.

            10.-Gatazkaren bat hautematen baduzu, urrundu zaitez. Ez zaitez inoiz gatazka egon daitekeen lekuetara hurbildu.

11.- Kolaboratu eta Udaltzaingoaren, Ertzaintzaren, suhiltzaileen, Zerbitzu Medikoen eta Babes Zibilaren lana erraztu.

12.- Gidatu behar baduzu, ez edan alkoholik eta ez hartu bestelako substantziarik.

13.- Kontu handiz ibili zure gauzekin, batez ere telefono mugikorrekin eta dokumentazioa daramazun zorroekin. Ez galdu inoiz begi-bistatik zure gauzak.

  1. Ez galdu begi-bistatik inoiz zure edaria edo/eta kontsumizioa pertsona-pilaketa handiko eremuetan.

15.- Larrialdi-kasuan, deitu Udaltzaingoaren telefono-zenbakira 636 469 288 edo 112 larrialdietarako zerbitzura.

Gazteentzako alokairu-laguntzen deialdia

Uztailaren 14an argitaratu da ALHAOn gazteentzako alokairu-laguntzen deialdia, 2021. urteko alokairu-gastuei buruzkoa. Eskatzaileek 18 urtetik gorakoak eta 35 urtetik beherakoak izan beharko dute alokairu-kontratua izenpetzen den unean.

Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 14an amaituko da, HAZen bertan edo Amurrioko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Formularioa eta erantzukizunpeko adierazpena bete beharko dira, ordenantzan eskatzen den dokumentazioa aurkezteaz gain.

Hileko alokairuaren gaineko dirulaguntzaren ehunekoak % 30 eta % 50 artekoak izango dira, eta dirulaguntzaren gehieneko muga hilean 210 eta 350 euro bitartekoa izango da, urteko diru-sarreren arabera.

Baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ezagutzeko, deialdiaren argitalpena esteka honetan kontsulta daiteke: https://www.araba.eus/botha/Boletines/2023/082/2023_082_02103_E.pdf

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Formulario Declaración responsable ayuda alquiler joven cast.pdf)Erantzukizun AitortzaErantzukizun Aitortza201 kB28-07-23 07:47
Download this file (Formulario Solicitud ayudas alquiler joven cast.pdf)Eskaera orriaEskaera orria248 kB28-07-23 07:46
Download this file (botha etxebizitzak alokatzeko laguntzak (1).pdf)OinarriakOinarriak169 kB28-07-23 07:46
Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.