“OPORRETAN ERE EUSKERAZ” Amurriora itzuli da eta jolasak, abestiak, irteerak, txangoak eta hainbat berrikuntza proposatzen ditu

  • 5 eta 12 urte bitarteko haurrek izena emateko epea zabalik dago gaurtik ekainaren 10era Kultur Etxean
  • 2019 eta 2020an jaiotakoek aurrez izena emateko orria Kultur Etxean edo posta elektronikoz bidalita Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. aurkeztu beharko dute ekainaren 1etik 7ra. Beharrezkoa izanez gero, ekainaren 8an zozketa egingo da eta behin betiko izen-ematea ekainaren 8tik 14ra egin beharko da kultur etxean.

Amurrioko Udalak uda honetan ekingo dio berriro 5 eta 12 urte bitarteko umeei zuzendutako “Oporretan ere euskaraz” programari. Programa horretan hainbat jarduera gauzatuko dira, jolasak, abestiak, tailerrak, txangoak eta irteerak, besteak beste. Egitaraua uztailaren 3tik 31ra gauzatuko da eta izena emateko epea zabalik dago jadanik Kultur Etxean ekainaren 10era arte.

Edizio honek berrikuntza bat dakar: 2019 eta 2020 urteetan jaiotako haurrek ere ‘Oporretan ere euskaraz‘ programaz gozatu ahal izango dute, haientzat bereziki diseinatutako jardueretan parte hartuz. Jarduera horiek 09:30etik 13:30era egingo dira Armurulanda plazan dagoen Ludotekan. Aurreinskripzio orria www.amurrio.eus webgunean aurki daiteke, eta Kultur Etxean entregatu edo posta elektronikoz bidali ahal izango da, ekainaren 1etik 7ra, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora.

Izen-emate kopurua plaza erabilgarrien kopurua baino handiagoa bada, ekainaren 8an zozketa egingo da, onartutako parte-hartzaileak zehazteko eta behin betiko izen-ematea ekainaren 8tik 14ra egin beharko da kultur etxean. Garrantzitsua da kontuan izatea B edo D ereduetan matrikulatutako haurrek bakarrik hartu ahal izango dutela parte. Matrikularen prezioa 62,06 €-koa da, eta bi anai-arreba edo gehiagoren kasuan, kostua 55,87 €-koa da haur bakoitzeko. Onartuen zerrendak ekainaren 16an argitaratuko dira Kultur Etxean.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (Oporretar ere euskaraz DIPTIKOA 2023 def.pdf)Oporretar ere euskaraz DIPTIKOA 2023 def.pdfOporretan ere euskaraz Diptikoa 20231529 kB01-06-23 08:10
Download this file (Oporretar ere euskaraz DIPTIKOA 2023 2019-2020.pdf)Oporretar ere euskaraz DIPTIKOA 2023 2019-2020.pdfOporretan ere euskaraz Diptikoa 2023 (2019-2020)2098 kB01-06-23 08:09

Inprimatu   E-maila