2023ko martxoaren 8rako Adierazpena

AMURRIOKO UDALA

25 urte baino gehiago igaro dira, Beijineko Adierazpenean eta Ekintza Plataforman, erabakiak hartzerako orduan, gizonen eta emakumeen artean parte-hartze politikoa eta boterearen banaketa orekatua lortzeko nazioarteko akordioa hartu zenetik. Nahiz eta aurrerakuntzak izan diren, munduko herrialde gehienek ez dute genero berdintasunik lortu, eta gutxi batzuk bakarrik ezarri edo bete dituzte sexuen arteko berdintasunean asmo handiko helburuak.

Egungo krisi anitzen testuinguru honetan, gizarte, ekonomia, ingurumen eta gobernantza ereduak birplanteatu nahi dira, berdintasun-arrakalak gutxitzeko asmoarekin, arrakala horiek gizartearen zati handi batentzat handitu direlako eta, batez ere, emakumeentzat. Orain da liderrak izateko garaia, erakundeak eta gizartea eraldatzeko harreman-eredu askoz ere inklusiboagoak, kooperatiboagoak eta sortzaileagoak lortzeko. Sektore anitzeko lankidetzako gobernantza feministaren eredu baterantz aurrera egin behar da, elkar entzutean oinarrituz, baita botere eta erantzukizunen banaketa eta partaidetza-prozesuak abian jartzean ere.

Premiazkoa da erantzun integralak ematea, krisi-egoera honi behar bezala erantzuteko, eremu eta maila guztietan, eta ezinbestekoa da sektore hori aktibatzea eta irtenbide berriak sartzen hastea. Errealitate gordin horren aurrean, gure herriak dinamika eraldatzailea eta partekatua hasi behar du, erakundeetatik ahalegin eta konpromiso hori aitortuz, proposamenak eta aldarrikapenak jasoz, eta elkartzeko eta elkarrizketarako guneak bultzatuz eta indartuz.

Mugimendu eta talde feministak eta emakumeenak, aniztasunean eta belaunaldien artean, berdintasunaren inguruko hainbat gai salatzeko eta eskatzeko mobilizatzen ari dira. Adibidez, arrazakeriaren kontrako justiziatik hasi eta soldata-berdintasuneraino, indarkeriaren amaiera eta emakumeen aurkako diskriminazioa, sexu-jazarpenaren ezabatzea, klimaren aldeko justizia, bakea mantentzea, eta hainbat gehiago.

Emakumeek politikan eta erabakiak hartzerakoan berdintasunean parte hartzea eta lidergoa izatea funtsezkoak dira, 2030an, Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzeko. Hala ere, tokiko eremutik orokorrera, emakumeen parte-hartzea mugatua izaten jarraitzen du, alderdi formaletako erabakiak hartzerakoan, besteak beste,  politika gaietan, administrazio publikoan, enpresa pribatuetan, unibertsitatean, sindikatuetan, elkarte eta kooperatibetan, eta beste hainbat sektoretan.

Martxoaren 8 honetan, emakumeen nazioarteko egunean, lehentasunezkoa da emakumeen lidergoak sustatzea, gobernantza feministaren eta lidergo partekatuaren eredu batetik abiatuta. Era berean, berdintasun arloan erabakiak hartzean, emakumeen parte-hartzea areagotzeko baldintzak sortzearen alde lan egin behar da. Emakumeen parte-hartzea ikuspegi askoz ere zabalago batetik ulertu behar da, ez bakarrik ikuspegi formal edo arauemailetik. Emakumeek erabakiguneetan parte hartzeko dituzten baldintzak aldatu behar ditugu.

 

Emakumeen parte-hartzearen alde lan egiteko, beharrezko da…

  • botere-espazioak partekatzea eta uzteak eragozten dituzten erresistentziei eta inertziei aurre egitea. Horretarako, kristalezko sabaiak hautsi behar dira, espazio guztietan, aniztasun osoan eta ikuspegi intersekzionalarekin emakumeen presentzia bermatuko duten neurriak ezarriz.
  • zaintza-lanen banaketa erantzunkidean aurrera guztiz egitea, justizia-printzipioa delako eta emakumeen gainkargak herritartasun osoa egikaritzea mugatzen duelako.
  • zaintza eta bestelako lan feminizatuen sektore profesionala prekarizatuak balioestea, eta sektore horri gizarte-balioa aitortzea, bere baldintzak hobetuz.
  • emakumeek lidergoetan duten konfiantza, sinesgarritasuna eta eragina mugatzen duten estereotipo eta aurreiritziei aurre egitea.
  • emakumeen aurkako indarkeria-mota guztiak desagerraraztea, baita emakumeen aurkako indarkeria politikoa ere.
  • lidergoan jarduteko praktikak eta moduak deseraikitzea, besteak beste, menderatzean oinarritutako eredu androzentrikoak, zaintzaren denborak eta erantzukizuna kontuan hartu gabe, emakumeen eta boteretik baztertutako beste kolektibo batzuen talentua eta jakintzak mesprezatuz, eta talde-lana ez baloratuz.
  • emakumeen eta nesken eskubideak ikuspegi intersekzionala, berritua, erradikala eta eraldatzailea duen agenda feministaren erdigunean jartzea, emakume horiek boterean duten bazterketa sistematikoari aurre egiteko eta desberdintasun-arrakalak murrizteko.

 

Horregatik, Amurrioko udalak, gure eskumenen markoan, konpromisoa hauek hartzen ditugu: emakumeen lidergoa bultzatzea eta boterea berdintasunean egikaritzeko baldintzak erraztea. Estamentu publiko eta probatu guztietan emakumeen ahalduntzea eta parte-hartzea sustatzen duten politikak indartzea da helburua, martxoaren 3ko 1/2022 Legean, Emakume eta Gizonen berdintasunerako legearen bigarren aldaketari buruzkoan, ezarritakoaren arabera:

 

  1. Amurrioko Emakumeen Sareari laguntzea, udalerrian emakume-etxe bat sortzeko prozesuan, hala erabakitzen duenean.

 

  1. Amurrioko Emakumeen Sarearen beharrei erantzutea, erabaki partekatuak hartzeko konpromiso sendoa hartuta.

 

  1. Berdintasun-planen intersekzionalitatea indartzea gure gizartea osatzen duten eremu guztietan, emakumeek beraien aniztasunean duten parte-hartze osoa eta eraginkorra finkatzera iristeko.

 

  1. Adinaren eta generoaren arabera bereizitako datuak sortzea, 1/2022 Legearen aginduak dakarrena kontuan hartuz, neskatilen, neska nerabeen eta emakumeen bizitzetan eragin zuzena izango duten politikak egiteko informazioa emateko

 

 

  1. Politikan sartzen diren emakumeentzako ikaskuntza- eta ahalduntze-guneak antolatzea, emakume hautetsien arteko laguntza-, elkartasun- eta aliantza-sareen bidez, adibidez, Basqueskola Sarea, edo beste sare batzuk

 

  1. EUDELeri eskatzea, indarkeria politikoari aurre egiteko protokoloak proposa ditzala, emakumeen partea hartzeari eta erabakitzeko gaitasunari buruzko ikerketa bultza dezala eta ordezkaritza orekatu baterantz egiten diren aurrerapenak babes ditzala.

AceleraPyme Bulegoa datorren martxoaren 9tik aurrera hasiko da Aiarako Kuadrillako enpresei zerbitzua ematen

 

  • Aurkezpena El Reforren egingo da, 9:30etik 11:00etara, eta ETEen produkzio-prozesuen optimizazioari eta digitalizazioari buruzko jaurdunaldi batekin estreinatuko da
  • Bertaratzea baieztatzeko azken eguna ostirala, martxoak 3, izango da

(Amurrion, 2023ko otsailaren 27an). ETEen Produkzio Prozesuen Optimizazioaren eta Digitalizazioaren esparruko Digitalizazio Esperientziak aurkezteko jardunaldian, bertaratutako enpresek Eraldaketa Digitalean aurrera egiteko aukerak identifikatu ahal izango dituzte, beste enpresa batzuetan garatu diren “jardunbide egokiak”, eta horiek lehiakortasuna hobetzen nola lagundu duten ezagutuz.

Amurrio Bidean-ek, Laudio Hazi-k, Aiarako Kuadrillak, Aiarako Udalak, Okondoko Udalak, Araba Garapen Agentziak eta GAIAk sustatutako topaketa martxoaren 9an, asteartean, egingo da, 9:30etik 11:00etara, Amurrio Bidean-en. Interesdunek martxoaren 3a baino lehen baieztatu beharko dute euren parte hartzea, formulario honen bitartez: https://forms.office.com/e/ySb8AQhdM0

Acelera Pyme Bulegoak Arabako 20.000 biztanletik beherako udalerrietako sare ekonomikoari Trantsizio Digitalean laguntzea du helburu. GAIAk koordinatuko duen bulegoak ETEei Eraldaketa Digitalean laguntzeko eta eskaria hobetzeko nodoa izan nahi du. Horretarako, digitalizazio arloko sentsibilizazio-, hedapen-, orientazio- eta aholkularitza-zerbitzuak antolatuko dira.

Acelera Pyme Bulego-sarea Red.es-en ekimena da, eta Arabaren kasuan, GAIAri (ICTA klusterra) esleitu zaio, eta Amurrio Bidean-ek haren kudeaketan eta dinamizazioan laguntzen du. Arabako Foru Aldundiak eta lurralde historikoko 7 agentziak eta udalerrik lagundu dute ekimena.

URAk eta Amurriok hitzarmen bat sinatu dute Armuru erreka lehengoratzeko

  • Jarduketen baterako aurrekontua 700.000 €-koa da, BEZa barne, eta gauzatzeko epea 3 hilabetekoa da

 

  • URAk errekaren lehengoratzea egingo du; Amurriok  hondakin-uren kolektorea eta bidegorria

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako URA-Uraren Euskal Agentziak eta Amurrioko Udalak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur, Armuru errekaren 250 metroko tarte bat lehengoratzeko, zein hondakin-uren kolektore bat eta bidegorri bat eraikitzeko.

 

Armuru errekaren zati hori —Lexarraga eta Etxegoien kaleen artean dagoena— bideratua eta estalita dago, eta errekaren berezko emariak nahiz inguruko etxeetako hondakin-urak bertatik igarotzen dira.

 

Amurrioko Udalak saneamendu-proiektu bat du isurketa horiek biltzeko eta udal-sarera bideratzeko. Era berean, jarduketa horrek aukera ematen du oinezkoentzako eta bizikletentzako sarbidea erreka horren eskuinaldetik zabaltzeko.

 

Sinatutako hitzarmenaren arabera, bi administrazioek elkarlanean jardungo dute ibai-tartea lehengoratzeko eta ur beltzak biltzeko, saneamenduko udal-sarera bideratzeko. Halaber, aipatutako oinezkoentzako eta bizikletentzako sarbidea sortzeko aprobetxatuko da jarduketa.

 

URAk errekastoa lehengoratzeko eta finantzatzeko ardura hartu du, 350.000 €-rekin (BEZa barne), eta Udalak gauza bera egingo du 350.000 €-ko inbertsioarekin (BEZa barne), aipatutako saneamenduari eta hirigintza-egokitzapenari ekiteko. Lanak gauzatzeko epea 3 hilabetekoa da, esleitzen direnetik.

 

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (EGEF 2021-2027) finantzatzen du proiektu hori.

 

"Etxegoienbidea kaleko hiri-inguruneko irisgarritasuna hobetzeko obrek Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Garraio Sailaren diru-laguntza lortu zuten 2021eko irailean"

"Etxegoienbidea kaleko hiri-inguruneko irisgarritasuna hobetzeko obrek Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Garraio Sailaren diru-laguntza lortu zuten 2021eko irailean"

Amurriok programazio zabala eskainiko du hilabete osoan Martxoaren 8a dela eta

 

  • Udal Liburutegiak feminismoari eta emakumeari buruzko liburuen erakusketa hartuko du martxoaren 1etik 10era

 Amurrion, 2022ko otsailaren 28an. Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak hainbat jarduera antolatu ditu adin guztietarako martxoaren 8aren inguruan, hilabete osoan zehar egiteko. Programa asteazken honetan bertan, martxoaren 1ean, hasiko da, Udal Liburutegian egingo den feminismoari eta emakumeari buruzko liburuen erakusketarekin, eta martxoaren 19an amaituko da, berdintasunaren aldeko IV. Martxa arautuarekin. Bertan, musika, antzerkia, bakarrizketak eta kirola izango dira, besteak beste.

“Amurrioko Udaletik emakumeok gizarte berdinzaleagoa lortzeko egiten dugun ahalegin handia aldarrikatu eta ikusarazi gura dugu. Aurten, desberdintasunaren ulermenari begirada berri bat emateko eta ezagutza sortzeko prozesuak aberasteko asmoz, sexua/generoa izeneko azterlanari buruzko hainbat argitalpen egongo dira ikusgai Liburutegian”, azaldu du Ixone Saratxaga Berdintasun zinegotziak.

Programatutako jarduerak:

Martxoak 1-10

Feminismoari eta emakumeari buruzko liburuen erakusketa Udal Liburutegian

Martxoak 7

10:30. Berdintasunaren aldeko stand-a. Amurrioko azokan. IFBSren Oinerz proiektua, Sartu Alavaren eskutik

Martxoak 8

18:30. “Elementas” bakarrizketa Amurrioko plazan.

19:00. Manifestazioa. Amurrioko Emakumeen Sarearen* eta Mugimendu Feministaren eskutik. Amurrioko plazan

Martxoak 9

19:00. “Emakumeak musikan” ekimenaren IX. edizioa. Amurrioko Antzokian. Sarrera doan leku guztiak bete arte.

Martxoak 11

20:00. “Feminissimas” antzerkia. Amurrioko Antzokian. Sarrera: 12 €.

Martxoak 12

10:00-14:00 eta 15:00-19:00. Autodefentsa feministako tailerra. Amurrioko Kultur Etxean. Izen-ematea martxoaren 8ra arte: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. /945891161

Martxoak 19

10:00 Berdintasunaren aldeko IV. Martxa arautua. Irteera Juan Urrutia plazatik.

Amurrioko Udaleko ingrumen arloko teknikarien hautapenerako eta aldi baterako kontratazioetarako lan-poltsa sortzeko prozesurako deialdia

Hautaketa Oinarriak udalaren Webgunean kontsultatu ahal izango dira. https://udala.amurrio.eus/cas/servicios/empleo/ 

BALDINTZAK:   

  • Unibertsitateko gradua edo Lizentziatura Biologian, Kimikan edo Ingurumen Zientzietan

 

 

HAUTAKETA-PROZESUAN PARTE HARTZEKO ESKABIDEEN AURKEZPENA:

 

  • Hautaketa-prozesuan parte hartu nahi dutenek “Ingurumen arloko Teknikaria” izena duen LANBIDEn argitaratutako ESKAINTZAN eman beharko dute izena.

 

Izena emateko epea otsailaren 22an hasi eta hilabete bereko 28an amaituko da.

Gainera, eskabidea Amurrioko Udalean ere aurkeztu beharko da, 2023ko otsailaren 28ra arte, https://udala.amurrio.eus/cas/servicios/empleo/  webgunean eskuragarri dagoen eredu ofizialean, egoitza elektronikoaren bitartez:

https://udalenegoitza.araba.eus/portal/entidades.do?error=-1&ent_id=4&idioma=1

 

 

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.