Ingurumen-zarataren arloko arau-esparruak ezartzen duenari jarraituz, 10.000 biztanletik gorako EAEko udalek zarata-mapa bat egin behar dute, beren lurraldean eragina duten soinu-mailen ebaluazio orokorra egiteko eta kutsadura akustikoaren arloko ekintza-plana onartzeko.
Amurrioko udalerriak zarataren mapa estrategiko hori onartu zuen 2016ko uztailaren 28ko Udaleko osoko bilkuran. Era berean, 213/2012 urriaren 16ko Dekretuan ezarritako EAEko hots-kutsaduraren mugetara egokitzeko Zarataren Ordenantza onartu zen. Dekretu horrek adierazten duenez, zarata-mapak egiteko eskumena duen Administrazioak egokitzat jotzen duen datan eta aldizkakotasunarekin eguneratuko dira planak, baina inola ere ez da gaindituko 5 urteko epea ekintza-plan bat onartzen denetik hura berrikusi arte. 2021. eta 2022. urteetan dokumentua eguneratzeko lanak egin dira.
Hori oinarri hartuta, Amurrioko Zarataren Mapa Estrategikoaren eta haren Ekintza Planaren eguneratzea jendaurrean jartzen da hilabeteko epean, ALHAOn eta EHAAn argitaratuz, horren gainean alegazioak aurkeztu ahal izateko. Epea 2023ko abuztuaren 17an amaituko da.
Interesatuek https://labur.eus/KAHSj web orrian kontsultatu ahal izango dute informazioa, Ingurumena eta Klima Aldaketa atalean.