- Erdi-mailako eta adin-mugarik gabeko heziketa-zikloetako prestakuntza duten pertsonei zuzenduta dago
- Zeharkako konpetentzietan, lana bilatzeko tekniketan eta enpresetan praktikak egiteko formakuntza eskaintzen du. Gainera, Amurrion erroldatutakoentzat praktikak 6 hilabetekoak izango dira eta bekadunak 830€ hilean
Amurrioko Udalak, Amurrio Bideanen bitartez, bere lan programa nagusia jarri du martxan berriro ere: Hazilan, erdi-mailako, goi-mailako eta unibertsitate-mailako heziketa-zikloetako ikasketak dituzten pertsonei (adin-mugarik gabe) lana bilatzen laguntzeko programa, hain zuzen ere.
2016an hasi zen Hazilan, eta, ordutik, urtean edizio bat egin da. Gainera, programa hau Amurrioko Udalaren enplegu-planarekin indartzen da, udalerrian erroldatuta dauden pertsonek egiten dituzten praktikak diruz laguntzen baititu.
Hasieratik 67 lagunek parte hartu dute, eta programa amaitzean %40k enplegu bat zuen. Era berean, pertsona horietako 35-ei 113.700 €-ko bekak esleitu zaizkie.
Hazilan programa malgua izan da bere edizioetan, eta lan-merkatuaren egoera desberdinei erantzuten jakin izan du. Ez dezagun ahaztu denbora-tarte horretan pandemia bat eta langabeziaren paradigmaren aldaketa bat bizi izan direla, tasa altuekin programaren hasieran eta txikiagoekin amaieran. Hori dela eta, edizio batetik bestera, parte-hartzaileen kopurua oso desberdina izan da, 2018ko 14 pertsonetatik 2022ko edizioko 4 pertsonetara, eta zerbitzu oso pertsonalizatua izan da.
Gaur egun, Hazilan+ programa erdi-mailako heziketa-zikloetatik prestakuntza duten pertsonei eta adin-mugarik gabe eskainiko zaie. Hain zuzen ere, lan-merkatuan sartzeko edo berriro sartzeko orduan desabantaila-egoeran egon litezkeen kualifikazio txikieneko eta/edo adin handieneko pertsonei laguntzeko.
Hazilan+ek zeharkako konpetentzietan, lana bilatzeko tekniketan eta enpresetan praktikak egiteko formakuntza eskaintzen du. Gainera, Amurrion erroldatutakoentzat praktikak 6 hilabetekoak izango dira eta bekadunak 830€ hilean. Praktikak egin ahal izateko enpresek ez dute muga geografikorik, nahiz eta Amurrio Bideanen helburua, ahal den neurrian, talentua hurbiltasun geografikoan geratzea den.
Interesdunek honako estekan eman beharko dute izena:
https://amurrio.tganet.net/amurrio_bidean_ikastaroak/amurrio_bidean_ikastaroak.php
Informazio gehiagorako: Amurrio Bidean / 94 589 17 21 (telefonoz edo WhatsAppez) / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko..
Hazilan+ programaren % 40 EGFk finantzatzen du, eta Garapenek, garapen agentzien elkarteak, koordinatzen du. Euskadi mailan egiten da, bere lurraldean eskaintzen eta kudeatzen duten agentzien artean.