Zabalik dago 2023-2024 ikasturterako Arte Eskolako, Herri Musika Eskolako eta Udal Dantza Eskolako tailerren matrikulazioa

  • Juan de Aranoa Udal Arte Eskolan izena emateko epea irailaren 15era arte egongo da zabalik; Herri Musika Eskolakoa, berriz, irailaren 8an amaituko da

Amurrioko Arte Eskolak 2023-2024 ikasturteko tailerretarako matrikulazio epea ireki du. Gainera, Herri Musika Eskolak eta Udal Dantza Eskolak beren ohiko klaseak eskaintzen jarraituko dute.

Datorren ikasturtean, Amurrioko Arte Eskolak eskaintza zabaldu egingo du, proposamen zirraragarriak eskainiz, clown tailerrak eta antzerki inprobisazioa, besteak beste. Aukera berri horiek diziplina artistiko desberdinak esploratzeko eta sormena sustatzeko aukera emango diete ikasleei.

Tailerretan izena emateko epea zabalik dago eta Juan de Aranoa Udal Arte Eskolan egiten diren tailerretan interesa dutenek irailaren 15era arte eman ahal izango dute izena. Bestalde, Herri Musika Eskolan izena emateko epea irailaren 8an amaituko da.

Eskola hauetako edozeinetan aurrez izena emateko, interesatuek Kultur Etxera joan ahal izango dute 10:00etatik 14:00etara. Halaber, Udal Dantza Eskolan matrikulatzeko, Amurrioko Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzura jo beharko da.

“Oso pozik gaude Amurrioko Arte Eskolak, Herri Musika Eskolak eta Udal Dantza Eskolak Amurrioko komunitateari hezkuntza- eta kultura-aukerak eskaintzen jarraitzen dutelako, eta amurrioarrei aukera hori aprobetxatzeko eta esperientzia artistiko horren parte izateko gonbita egiten diegu”, adierazi du Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.


Inprimatu   E-maila