Zabalik dago 2021erako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak eskatzeko epea

  • Laguntza horiek eskatzeko eta izapidetzeko prozesua urte osoan egongo da zabalik.
  • Gizarte Larrialdietarako Laguntzak lehen aldiz eskatu nahi dituztenek eta laguntza horiek berritu nahi dituztenek, Herritarren Arretarako Zerbitzuarekin hitzordua eskatu beharko dute.

Amurrioko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak zabaldu du 2021eko ekitaldirako Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) eskatzeko eta izapidetzeko epea. Eskaerak urte osoan zehar egin ahal izango dira, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuarekin hitzordua eskatuta.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, gero eta maizago gertatzen diren egoera ekonomiko txarrek eragindako beharrizan pertsonalak eta familiarrak prebenitzeko eta horiei erantzuteko funtsezko baliabideak dira. Hainbat kontzeptutarako eska daitezke Gizarte Larrialdietarako Laguntzak, hauetarako, besteak beste:

  • Etxebizitza alokatzeko gastuetarako, modalitate guztietan.
  • Gizarte larrialdiko egoera baino lehen hartutako kredituen interes- eta amortizazio-gastuetarako.
  • Etxebizitzaren mantentze-gastuetarako, hala nola ur-, zabor- eta estolderia-gastuak, hiri- eta landa-ondasun higiezinen gaineko zerga eta energia-gastuetarako.
  • Altzarien eta “linea zuria” izenez ezagutzen diren etxetresna elektrikoen gastuetarako.
  • Etxebizitzako egokitzapen-, konponketa- edo/eta oinarrizko instalazio-gastuetarako.
  • Bizikidetza-unitateko pertsona baten edo gehiagoren oinarrizko premiei lotutako gastuetarako, jantzietarako edo sistema publikoek estaltzen ez dituzten hezkuntzarako eta prestakuntzarako eta osasun-arretarako.

 Laguntza horiek emateko, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak larrialdi egoera baloratu beharko du, eta baita atal horretara bideratutako partidaren aurrekontu-esleipena ere.

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak lehen aldiz eskatu edo laguntza horiek berritu nahi dituztenek, hitzordua eskatu beharko dute Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan, Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan, 945 89 11 61 zenbakira deituta, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikora idatzita edo Oinarrizko Gizarte Zerbitzura bertara joanda.


Inprimatu   E-maila