Amurrioko Udalak urrian hasiko ditu auzoetan zehar egingo diren ibilbideak

Amurrioko Udalak urrian hasi eta azaroan jarraipena emango die Amurrioko hainbat auzorekin egingo dituen topaketei. Hainbat ibilbide egingo dira auzoetan zehar, auzotarrek lagunduta. Gainera, Udaleko teknikariek eta politikariek ere hartuko dut parte, gorabeherak eta hobetzeko beharrak bertatik bertara identifikatzeko.

 Urte askotan, batzarrak egin dira Amurrioko hainbat auzotako bizilagunekin, eta herritar askok hartu dute parte haien beharrak lekuan bertan jaso eta orain arte egin diren jardueren berri ematea ahalbidetzen duen ekimen horretan.

 2021ean, aurrez aurreko bilerez gain, ibilaldiak/paseoak egin ziren auzotarrekin batera auzoetako kaleetatik, gorabeherak eta inbertsio-proposamen zehatzak bertatik bertara ezagutzeko. Ibilaldiak goizez egin ziren eta harrera bikaina izan zuten. Hori dela eta, aurten formula horren aldeko apustua egin da auzoekin topaketak egiteko.

 Horregatik, hamar ibilbide edo pasealdi aurreikusi dira, bat programaren parte den auzo bakoitzeko. Arratsaldez egingo dira, 17:30ean, ahalik eta jende gehienak parte har dezan. Bertara, Amurrioko Udalaren aldetik, politikariak eta hainbat zerbitzutako teknikariak ere (obrak, lorezaintza, udaltzaingoa, hirigintza eta parte-hartzea) joango dira.

 Auzoetan zehar egingo diren ibilbideen egutegia:

Ibilbidearen data

Auzoa

Ibilbidea

Ordua

Elkartzeko puntua

2022/10/03

Aldaiturriaga

Iritxusi, Mendigorri, Mendixur, Kalifornia plaza, Aldai.

17:30

“KALIFORNIA” PLAZA

2022/10/04

Ugarte

Anbulatorio Zaharra , Mintegi, Ugartebetxi, Mendi, Mintegi.

17:30

ANBULATORIO ZAHARRA

2022/10/10

Larrabe

Larrabe Zelaia, Larrabe, Letobe, Mendiko

17:30

CAMPA LARRABE ZELAIA

2022/10/11

Lexarraga

Lexarraga Plaza, Aiara etorbidea, Lexarraga kalea, Jesus Galindez, Pikaza, Etxegoien bidea

17:30

LEXARRAGA PLAZA

2022/10/17

Goikolarra

Goikolarra

17:30

GOIKOLARRA PLAZA

2022/10/24

San Roke

Ermita, Ruperto

17:30

ERMITA

2022/10/25

Alkinar Landaburu

Sabarri Taberna, Juan de Aranoa (Alkinar) Landaburu

17:30

SABARRI TABERNA (ALKINAR)

2022/11/03

Landako

Boriñaur Plaza, Landako, Maskuribai, Goiena, Farmazia, Errotatxu, Landako.

17:30

BORIÑAUR PLAZA

 

2022/11/07

Bañuetaibar

 

Uskategi, Bañuetaibar, Abiagabarri.

17:30

USKATEGI ETA BAÑUAETAIBAR BIDEGURUTZEA

2022/11/8

San Jose

Zabaleko Ikastetxea, Zabaleko, Aretxondo biribilgunea, jolas-gunea, blokeak, Gernikako Arbola, Arenalde.

17:30

COLEGIO ZABALEKO IKASTETXEA


Inprimatu   E-maila