Amurrioko udalerrian alokairuko 42 etxebizitza sustatzea EB1-0829/19-EC-000

Erantsitako Aginduan eta gainerako araudi aplikagarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsonek, esleipen-prozeduran parte hartu nahi badute, 2023ko abenduaren 4tik 22ra bitartean (biak barne) aurkeztu beharko dute eskabidea, bide hauetakoren batetik:

  • Telematikoki: http://www.etxebide.euskadi.eus/expediente - "sustapenak" fitxan. Izena eman daiteke:
  • BAKQ
  • Txartel elektronikoa

Webgunean izena emateko beharrezko laguntza duzu.

  • Posta arruntez (Posta-bulegoaren sarrera-data kontuan hartzeko, administrazio-posta erabiltzea gomendatzen da): Eskabidea sinatu eta Etxebizitzako Lurralde Ordezkaritzara bidalita: Samaniego kalea 2, 1.a - 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba.
  • Zuzenean zerbitzuan (Sinatu eskabidea eta entregatu helbide honetan: Ramiro de Maeztu kalea, 10, 01008, Gasteiz, Araba). Edo Amurrioko Udaletxean.

Inprimatu   E-maila