Zabalik dago euskara ikasteko bekak eskatzeko epea

Amurrioko Udalak euskara ikasten lagunduko du aurten ere, urrian eska daitezkeen bi bekaren bidez. Udalak 25.050 euro bideratuko ditu euskara ikasteko edo aisialdiko begirale edo zuzendari titulua euskaraz eskuratzeko. Eskaerak Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dira urriaren 31 baino lehen.

Beka deialdi horren helburua Amurrioko bizilagunen artean euskara sustatzea da. 2021-2022 ikasturtean 23.000 euroko partida duen hizkuntza ikasteagatiko bekaren kasuan, ordaindutako matrikularen % 75erainoko diru-laguntza emango da. Eskatzaileek 16 urtetik gorakoak izan eta Amurrion erroldatuta egon beharko dute. Gainera, gutxienez %80ko asistentzia egiaztatu beharko dute HABEk homologatutako zentro batek emandako ziurtagiriaren bidez.

Aisialdiko begirale edo zuzendari titulua euskaraz ikasteko bekaren kasuan, 2.050 euroko partida bideratuko da, eta ordaindutako matrikularen eta egonaldi-gastuen % 50 lagunduko da diruz.

Eskatzaileek Amurrion erroldatuta egon beharko dute, eta ikastaroa amaituta eta titulua 2022an, urriaren 1a baino lehen, lortuta izan beharko dute. Era berean, ikastaro osoa euskaraz egin beharko da, eta gutxienez 150 ordu jaso beharko dira alde teorikoan. Laguntza eskatzeko, eskabide-orriarekin batera, egindako ordainketaren egiaztagiria eta aisialdi-eskolak emandako bertaratze-ziurtagiria aurkeztu beharko dira.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (-BEGIRALE ZUZENDARI IKASTAROAK - online .pdf)Begirale/Zuzendari ikastaroko bekaBegirale/Zuzendari ikastaroko beka293 kB04-10-22 10:26
Download this file (-EUSKARA BEKA - online.pdf)Euskara bekaEuskara beka304 kB04-10-22 10:25

Inprimatu   E-maila