Amurrioko Udaleko Berdintasun Sailak bi asteko egitaraua antolatu du azaroaren 25aren, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren, inguruan. Datorren asteazkenean, azaroaren 17an, hasiko den programazioak bi antzezlan, hitzaldi bat, Kai Nakairen kontzertu bat eta Juan Urrutia plazan egingo den ohiko kontzentrazioa bilduko ditu. Aurten, kontzentrazioaren aurretik, Zankueta abesbatzak emanaldia eskainiko du.
Azaroak 17: “La voz de las mujeres supervivientes”, arratsaldeko 18:00etan, Amurrio Antzokian, Mugarik Gabe taldearen eskutik.
Azaroak 20: Kai Nakairen kontzertua, 20:00etan, Amurrio Antzokian.
Azaroak 23: “Indarkeria matxistari nola aurre egin aisialdian eta hezkuntzan” hitzaldia, 18:00etan, Kultur Etxean, Aiaraldea komunikabidearen eskutik. Interpretazio zerbitzua eskainiko da.
Azaroak 25
Txapa banaketa 18:00etan Juan Urrutia plazan.
Udaletxea more kolorez argiztatuko da. Zankuenta abesbatzaren emanaldia 19:00etan eta kontzentrazioa 19:15ean Juan Urrutia plazan.
“A golpe de palabra” antzerki laburra arratsaldeko 18:00etan edo 20:00etan Amurrio Antzokian. Sarrerak doan izango dira, eta helbide honetan erreserbatu daitezke: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.