Irekita Udal Dantza Eskolan matrikulatzeko epea

Honekin batera doan dokumentua gaurtik aurrera entregatu ahal izango da Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ)

Gabonetako pintura lehiaketa

Amurrioko Udalak deitutako Gabonetako pintura lehiaketa udalerriko 14 urtetik beherako bizilagun guztientzat zabalik egongo da. Obrak 2022ko abenduaren 5etik 17ra aurkeztu beharko dira Kultur Etxean. Proposamenek honako oinarri hauek bete beharko dituzte.

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (2022ko gabonetako pintura lehiaketaren oinarriak.pdf)OinarriakOinarriak324 kB28-11-22 09:10

Amurrio Antzokia urtarrilean hasiko da zinemarako sarrerak online saltzen

Urte berriaren etorrerarekin batera, Amurrio Antzokiak herriko bizilagunak Antzokira leialtzeko kanpaina abiarazi du aurten ere, herrian arte eszenikoak eta ekoizpen zinematografikoa zabaltzeko helburuarekin. Horretarako, Zinebonoak 2023 jarriko dira salgai eta Amurrio Antzokiko bazkide txartela eskuratzeko aukera egongo da. Gainera, datorren urtean ere Gazte txartela duten gazteek 2 euroko deskontua izango dute zuzeneko ikuskizunetan.

Zinema

Zinemari dagokionez, 2023rako nobedade nagusien artean, www.amurrioantzokia.eus webgunean sarrerak online erosteko aukera izango da. Sarrerek prezio bera izango dute, haurrentzako saioek eta ikus-entzulearen egunekoak 3,75 eurokoa, eta helduen saioak 5 eurokoa. Bestalde, zinema saioen ordutegiak hauek izango dira: igandeetan 17:00etan haurrentzat, eta 19:00etan helduentzat, eta astelehenetan, ikus-entzulearen eguna, 19:00etan.

Zinemazaleek hilabete honetatik aurrera digitala izaten hasiko den Zinebonoa erosi ahal izango dute. Erosten denetik 14 hilabetetan Antzokian programatzen diren lau zinema-saio ikusteko aukera emango dio titularrari, 12,55 euroko prezioan. Zinebonoak www.amurrioantzokia.eus webgunean, Kultur Etxean eta Amurrio Antzokiko leihatilan erosi ahal izango dira, eta erabiltzaileak kode bat jasoko du 4 zinema saiotan erabiltzeko. Zinebonoa, online zein Amurrio Antzokiko leihatilan trukatu ahal izango da.

2023ko urtarrilean oraindik Zinebonoa kartulina formatutan dutenek Zinebono digitalaren saioengatik trukatu beharko dute Kultur Etxean edo Amurrio Antzokiko leihatilan, 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen. Urtarrilaren lehen egunetan Kultur Etxetik pasatzea gomendatzen da, Zinebono digitala lortzeko eta zinemarako sarrerak eskuratzeko.

Egin zaitez bazkide

Antzokiaren beste apustuetako bat erabiltzaileei zuzeneko ikuskizunetara joan ahal izateko zenbait abantaila ematen dizkien bazkide bidezko leialtze-kanpaina da. Antzokiko bazkideek % 15etik % 35era bitarteko deskontuak izango dituzte datorren urtean zuzeneko ikuskizunetarako sarrerak erosterakoan.

Zuzeneko ikuskizunetako sarreretan deskontuak izateaz gain, bazkideek lehentasuna izango dute sarrerak erosteko orduan, bazkideei sarrerak saltzeko egunak ezarriko baitira. Zinebono bat jasoko dute, eta Amurrio Antzokiari buruzko informazioa bidaliko zaie emailez edo telefonoz. 2023rako bazkide txartelaren prezioa, iaz bezala, 21 eurokoa da eta Kultur Etxean egin daiteke.

‘Amurrio Hiriko’ XV. Gabon kanta erronda

Erronda Amurrion burutuko da 2022ko Abenduaren 23an, ostirala, arratsaldeko 6etatik aurrera. Gabon Kanta Lehiaketarako izen ematea dohainik da eta Amurrioko Kultur Etxean edo 945891450 telefonoan egingo da, azaroaren 14tik abenduaren 9ra. Izen ematearen epea bukatu eta gero, koro bakoitzari adieraziko zaio parte hartzeko leku eta orduak.

 

Attachments:
FileDescriptionFile sizeCreated
Download this file (2022ko Gabon kanta lehiaketaren oinarriak.doc)2022ko Gabon kanta lehiaketaren oinarriak2022ko Gabon kanta lehiaketaren oinarriak28 kB14-11-22 08:48

Zabalik dago Amurrioko IOCUS Proiektuan parte hartzeko izen-ematea, Kultur Etxean eta online

Hiru prozesuren artean aukera dezakezu, “Lekuz kanpo. Ikusezina gauzatu”, “Autorretratua” eta “A PHONE”.

Urtarriletik apirilera IOCUS proiektua gauzatuko da Amurrion. Artearen inguruan elkartzeko eta lankidetzan aritzeko proposamena. “Helburua elkartzea eta geure burua modu desberdinean ikusi ahal izateko espazioak eta ideiak sortzeko moduari buruz elkarri galdetzea da, sortu eta partekatu ahal izateko”. Prozesu horretan parte hartzeak ez die gasturik ekarriko parte-hartzaileei, Amurrioko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak finantzatzen dute-eta. Komisarioa Susana Corbella da, Anitza Arte Eskolako zuzendaria, eta Arabako Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eta Teklak-en laguntza du. Izen emateak aurrez aurre egin daitezke Amurrioko Kultur Etxean edo online, esteka honen bitartez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSec0UTx0QxcUWUgKbm7XOWJI4Po6Ab31XC6G7v2ygmC_MQF8Q/viewform

 

3 PROZESU, 3 ARTISTA: ZEIN INTERESATZEN ZAIZU?

“LEKUZ KANPO. IKUSEZINA GAUZATU”. Gidaria: Sharai Sola. Artista plastikoa. 7 urtetik gorakoentzat. 2 talde sortzen saiatuko gara: haur-gazteak eta helduak.

“AUTOERRETRATUA”. Gidaria: Salvador Castañeda. Artista bisuala. Bere sustraiak ikertzeko interesa duten 16 urtetik gorako pertsonei zuzendua.

“A PHONE”.  Gidaria: Guillermo Trujillano. Diziplina anitzeko artista. Amurrioko kultura-kolektibo eta -erakundeetako kideei zuzendua.

 

Amurrio Antzokiko zinema-saioen ordutegi aldaketa asteburu honetatik aurrera

Amurrio Antzokiak zinema saioen ordutegia aldatuko du azarotik aurrera. Hemendik aurrera igandeetako zinema saioak 19:00etan izango dira, aurreko ordutegian baino ordu erdi lehenago, eta astelehenetan ere 19:00etan izango da, orain arte indarrean egon den ordutegia baino ordubete lehenago. Umeentzako zinema, berriz, 17:00etan izango da igandeetan.

Amurrio Antzokiko zinemako ordutegi-aldaketa kontsulta baten ondoren egin da. Kontsulta horretan online galdetegi baten bidez, Amurrioko Udalaren webgunean eta antzokiko zinema-saioetan bertan, paperean, parte hartu ahal izan da. Guztira 216 lagunek hartu dute parte eta gehienak igandeetako eta astelehenetako saioak aurreratzearen alde agertu dira.

Umeentzako zinema

Hilabete honetan Amurrio Antzokiak umeentzako zinema ere berreskuratuko du. Azaroaren 6an, igandea, lehen emanaldia izango da “Tadeo Jones 3: La tabla esmeralda” filmarekin eta azaroaren 27an “Hopper, oilaskoerbia” euskarazko filma emango da. Gainera, azaroaren 20an, Haziaraba programaren barruan, 12:00etan “Minimach animazioa” filma proiektatuko da.

 

Zine foruma

Astelehenean, azaroak 14, Imanol Uriberen “Llegaron de noche” filmaren proiekzioaren ondoren, Zine Foruma egingo da Luis Vil-en dinamizazioarekin, Nagusien Kontseiluak antolatuta. Ikasturte honetan, Nagusin antolatzen duten urteko zineklub programaren luzapen gisa Zine Forum saio bat egingo da hiruhileko bakoitzean. Aurtengo egitarauaren ardatza euskal zinema izango da.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.