- Etxea
- zerbitzuak
- Partehartzea
- Auzoen batzarrak
Auzoko Batzarrak partaidetzarako
guneak dira, informaziorako, kontsultarako, kontrolerako eta proposamenak
egiteko, eta herritarrek Amurrioko auzoen kudeaketan parte hartzeko aukera
ematen dute. Beraz, lurralde-mailako partaidetza-organoak dira.
Herritarren Partaidetzari buruzko
Araudiaren 22. artikuluan ezartzen den bezala, Amurrioko Udalak egun dauden
auzo-batzarrak eta -elkarteak bultzatuko ditu, eta auzoetako ordezkari legitimo
gisa aitortuko ditu, erregelamenduan agertzen diren partaidetza-organoei eta
mekanismoei dagokienez.
Auzo bakoitzeko auzo-batzar
bakarra eratuko da, eta haren funtzionamendua auzotar guztien parte-hartzera
irekitako prozesuetara eta ordezkari demokratiko soilak funtzionatzeko eta
hautatzeko mekanismoetara mugatuko da. Auzotarren batzar izaera edo auzotarren
elkarte izaera zonalde desberdinetako auzotarrek erabakiko dute. Batzarren
kasuan, udalaren aldetik jarduerak garatzeko dirulaguntza jasotzea eragozten
du, baina batzarrak, nolanahi ere, herritarren parte-hartzearekin lotutako
gaietan eragile baliozkotzat eta
auzotarren borondatearen ordezkaritzat hartuko dira.
Auzo-batzar guztiak hala
inskribatu ahal izango dira udal-erregistroan, udalerriko edozein bizilagunek
ezagutu ditzan.
Gaur egun 10 auzo-batzar daude
udalerrian: Bañuetaibar, Goikolarra, Juan de Aranoa (Alkinar), Landako,
Larrabe, San José, San Roque, Aldaiturriaga, Ugarte, Lexarraga eta San Roque.
Horiek Amurrioko ia kale eta auzo guztiak hartzen dituzte, "hirigunetzat"
jotzen dena eta administraziobatzarrak izan ezik.
Arduradunak
ALKATEA
Txerra Molinuevo Laña
TEKNIKARIA
Ana Izquierdo Lejardi
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
gazteria@amurrio.eus
Arduradunak
ALKATEA
Txerra Molinuevo Laña
TEKNIKARIA
Ana Izquierdo Lejardi
Instalazioak
Amurrioko Udala
Plaza Juan Urrutia s/n
01470 Amurrio
945 891 161
gazteria@amurrio.eus