Gaztelekuko espazioa hornitu eta berrirekitzea udaletxeak gazteriaren arloan proposatu duen beste erronketako bat da. Gaztelekua espazio berri bat izango da, iraganean izan zen horretatik guztiz desberdina. Sail honekin erlazionaturiko ekitaldi, informazio edota ekimen gazteen erreferentzia puntu bilakatuko delako, hain zuzen ere.
Jendearen parte-hartzetik sortuko den tresna konpartitua izango da.
12-30 urte bitarte dituen edozein herritar gaztek erabili ahal izango du.
Izaera irekiduna izango da: edonolako jarduera, proposamen, kolektibo, elkarte, etab.ek parte-hartu ahalko dute.
Gazte antolatuek espazio hau erabili ahal izango dute: bilerak, formakuntzak, tailerak etab.
Arduradunak
ALKATEA Txerra Molinuevo Laña
TEKNIKARIA Amaia Torres Esnaola
Instalazioak
Amurrioko Udala Plaza Juan Urrutia s/n 01470 Amurrio