"La hora violeta" irakurketa feministaren klubaren aurkezpena, Laia Eskolak antolatua.
Hurrengo saioak hileko bigarren asteazkenean.
Lekua: Amurrioko Kultur Etxea
- Eguna eta ordua: urriaren 13an, asteazkena, 18: 05etik 20: 00etara
- Emakumeei zuzenduta
- Begoña Etayo Eraña koordinatzailea, genero-berdintasunean eta garapenerako lankidetzan espezializatua. María de Maeztu Forum feministako kidea da.
Irakurketa feministaren Kluba topagune, erakustaldi eta eztabaida gune bat da, non adin, prestakuntza maila, lanbide eta bizimodu ezberdinetako emakumeak biltzen garen feminismoaz hitz egiteko.
Eleberriak, saiakerak, iritzi-artikuluak eta bestelako poesiak irakurtzen dira, eta helburua da aldez aurretik irakurritako liburu edo artikulu berari buruzko iritziak taldean komentatzea eta trukatzea, testuen irakurketa pertsonala aberastu dadin gainerako parte-hartzaileen ekarpenekin.
Esperientziak partekatzeko eta feminismoari buruz ikasteko ere balio du. Kluba ahalduntzeko eta aberasteko benetako espazioa da.
Informazioa eta izen-emateak: www.laia.araba.eus.
13/10/21
18:05
Kultur Etxea
Gratis
2 horas
Castellano