Beste Batzuk - Otros
Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Kuikui"
KUIKUI AMURRIO.jpg
04/03/22
17:30
0
Bañueta Kiroldegia
Beste Batzuk - Otros

Aurten pailazoek euskararen gaia hartu nahi izan dute, Aitor eta Mariren hizkuntza. Txoriak ginela amets egin genuen eta Kuikui esan genion munduari.

Batzuk kukuak, beste batzuk piuiak, kerrak eta beleak CRAAA! Gu, ordea, kuikuiak, Marimototsek irakatsiak. "Amalurra" ikusten eta begiratzen lagunduko digulako, txoriek Pirritxi eta Porrotxi bezala. Plastikoz betetako itsasoak ikusiko ditugu Txo Mikmak txikiaren, balearen eta ur azpian hegan egiten duen pinguinoaren begietatik.

Tider migratzailea ikusiko dugu. Baionara Afrikatik iritsi nahi du, baina Txilipitok debekatu egiten dio, eta Ontzak lagunduta saiatuko da, gauez hegan egiten baitu. Eta Ilargi baserritarra eta Margarita Oiloa ikusiko ditugu. Honek koloretako arrautza berezi bat jartzen du. Eta txita jaioko da, Kuikui, munduari kolorea eta kemena emango diona.

Eta guk ere Kuikui kukusatuko dugu mundura, geuretik, euskaratik eta euskaraz? Kui Kuikui!

Banaketa:

PIRRITX-Aiora Zulaika
PORROTX-Joxemari Agirretxe
MARIMOTOTS-Mertxe Rodriguez
Oihana Sanchez
Izaskun Forcada
Ekoizpena: Katxiporreta Koop.
Helbidea: Katxiporreta Koop.
Musika: Xabier Zabala, Imanol Urbieta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Iraupena: 70 minutu


LEHEN EMANALDIA (17:30)

SARRERAK HONAKO ZERRENDA HONEKIN:

- SARRERA ZURIAK (PISTAK): 001-650

- SARRERA HORIAK (HARMAILAK): 001-140

- SARRERA URDINAK (HARMAILAK): 001-120


Informazioa / Información

04/03/22
17:30
Bañueta Kiroldegia
0

70 min
Euskera