Antzerkia - Teatro
LA TARATA
cartel enviar LATARARA_AMURRIO ANTZOKIA_72ppp.jpg
05/02/22
20:00
12€
Amurrio Antzokia
Antzerkia - Teatro

TXARTELA

70eko hamarkadan Bilboko San Frantzisko auzoan kokatzen den lana thriller poetiko bat da, barkamenari, adiskidetasunari eta amatasunari egindako kantua. La Tarara emakume prostituta da protagonista, eta Kepa Errastik interpretatuko du. Sandra Ferrus/Tania Fornieles, Jurdana Otxoa, Itziar Ituño/Eneritz Artetxe, Jose Cruz Gurrutxaga eta Adrián García de los Ojos/Iñar Sastre izango ditu lagun.

Testuaren egilearen hitzetan: «Aitortu behar dut La Tarara San Federico (García Lorca) eta San Pedroren (Almodovar) esku uzten dela, baten lirismo surrealistak eta bestearen grina teknikoloreak bedeinka dezaten. Almodovariar kutsua du, DESEOA adierazteko premia larrian oinarritzen dena, hala, maiuskulaz, bere aniztasun osoan. Eta Lorcaren zordun da, harengandik edaten baitu obra honen giro premonitibo, zapaltzaile, arnasa poetiko eta misterioa.


SINOPSIA

Sanfran, Bilbo, 70eko hamarkada: kolore guztia eta maitasuna eta beldurra gauez esnatzen dira bertako kaleetan. Han bizi dira gizon jaio zen emakume bat, alabarik gabeko ama bat eta amarik gabeko alaba bat. Obra hau barkamenari buruzko ipuin bat da, desberdintasunari egindako kantua, non Caperucitak, azkenean, otsoei biolina jotzen dien.

Iraupena: 95 MINUTU

Fitxa artistikoa

  • Egilea: Josi Alvarado
  • Euskaratzea: Arantxa Iturbe
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Agurtzane Intxaurraga
  • Antzezleak: Itziar Ituño & Eneritz Artetxe, Kepa Errasti, Sandra Ferrús, Jurdana Ochoa, Jose Cruz Gurrutxaga, Adrián García
  • Zuzendaritzako laguntzailea: Miren Gojenola
  • Eszenografia eta jantziak: Ikerne Giménez

Hika Teatroaren ekoizpen bat


Informazioa / Información

05/02/22
20:00
Amurrio Antzokia
12€

95 min.
Castellano