Antzerkia - Teatro
Hitz kolpez
Cartel_AGDP 2021 arratsaldeko saioak AMURRIO ANTZOKIA.jpg
25/11/21
18:00
Gratis
Amurrio Antzokia
Antzerkia - Teatro

Hitz kolpez

Informazioaren aroa bizi dugu, eta gazteak teknologia berrietara ohituta egon arren eta ezagutza inoiz baino errazago izan arren, belaunaldi-aldaketak gorabehera, genero-indarkeria adin-tarte horretan areagotzen ari dela ikusi da, eta, beraz, esku hartzeko lehentasunezko gai bihurtu da erakundeentzat eta hainbat kolektiborentzat. Horregatik, Traspasos Kulturren iritziz, beharrezkoa da biktimekin edo erasotzaileekin lan egitea eta kalteak arintzea, baita horrelako gatazkak prebenitzeko ekintzak areagotzea ere.

Esparru horren barruan jaio da A golpe de palabra · Hitz kolpez, Traspasos Kultur antzerki ekoiztetxeak 2015etik sortzen eta ekoizten duen proiektua, Gazteriaren Foru Erakundeak sustatutako genero indarkeriaren eta eskola jazarpenaren aurkako sentsibilizazio kanpaina bat egiteko.

Beren filosofiari eta helburuari leial, Arabako gazteak genero-indarkeriaren aurkako borrokan inplikatuko dituzten antzerki-ekintzak garatzen jarraitzen dute, uste baitute antzerkiaren eta kulturaren hizkuntza artistikoa tresna bikaina izan daitekeela pertsonak kontzientziazio baterantz eramateko, eta horrek jokabide-aldaketak ekar ditzakeela eta, beraz, gure gizartea eralda dezakeela.

10 urtetik aurrera.

Sarreren erreserba helbide honetan: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.


Informazioa / Información

25/11/21
18:00
Amurrio Antzokia
Gratis


Bilingüe