
Irailaren 10ean, 11n eta 12an, ostegunetik larunbatera, Amurrion Aukera Azoka egingo da. Bertan, herritarrek hainbat produktu prezio berezietan eskuratzeko aukera izango dute.
Azokan haurrentzako, emakumezkoentzako eta gizonezkoentzako moda, kirol-arropa, oinetakoak, bitxiak, mertzeria eta hariak, osagarriak eta beste hainbat produktu aurkitu ahal izango dira.
Jarduera Izan Amurrio elkarteak antolatu du, Amurrio Bidean eta Amurrioko Udalaren lankidetzarekin, eta Arabako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso du.
Aukera paregabea da parte hartzen duten saltokietan erosketak egin eta produktu eta eskaintzez prezio berezietan gozatzeko.
10/09/26- 12/09/26
09:30
Amurrio
0
Mirar programacion
Bilingue

