Antzerkia - Teatro
La gata sobre el tejado de zinc
cartel 1.jpg
04/11/23
20:00
5 €
Amurrio Antzokia
Antzerkia - Teatro

AMATEUR ANTZERKIA: Katemea zinkezko teilatuaren gainean

Tennesse Williansen Athenea Teatro Konpainiaren lanaren bertsioa.

Aitaren hirurogeita hamargarren urtebetetze-egunean, familia osoa biltzen da bi arrazoirengatik: batetik, patriarkaren urteurrena; eta, bestetik, haren osasunari buruzko berri onak. Goi kargudun politiko eta enpresari eskrupulurik gabea da, bere bizitzan zehar aberastasun bat oratu duen gizona, orain bere errainek onura ateratzea espero dutena.
Brick, kirolari ohia eta telebistako esataria, semerik gogokoena da, baina bere bizitza intimoan eta bere osasunean eragina duen depresioan murgilduta dago.
Cooper, beste semea, abokatu arrakastatsua, aitaren eta Mae emaztearen erabakien zain dago pazientziaz.
Bien bitartean, Amak senarraren mespretxuak pairatzen ditu, eta bere seme Brick whisky botila baten barruan nola hondoratzen den ikusteko etsipena.
Topatutako sentimenduen korapilatze konplexu bat biltzen da Brick eta Maggieren gelan, eta oraindik oso zaila da giza harremanei buruz normaltasunez hitz egitea. Iraganeko familia bat, gorrotoz eta gorrotoa elikatzen duten anbizioz betea, desintegratu egiten da lizunkeria, gutizia eta bekaizkeria salaketen artean.


Informazioa / Información

04/11/23
20:00
Amurrio Antzokia
5 €


Castellano