"Kafea +65 liburuekin" programa berria Amurrioko Liburutegian.
Amurrioko Udal Liburutegiak "Kafea +65 liburuekin" programa berria jarriko du martxan urritik aurrera. Kafe bat hartuz irakurketak partekatzea da kontua. Ohiko irakurleak ez diren adineko pertsonei zuzenduta dago. Laura Medelek dinamizatuko du. Hilean ordubete egingo da, 17: 00etatik 18: 00etara, urriaren 10ean (asteartea), azaroaren 14an eta abenduaren 12an. Izena eman daiteke aipatutako udal liburutegian edo 945393720 telefonoaren bidez.
10/10/23
17:00
Udal liburutegia
Gratis
una hora
Castellano