Hitzaldia - Conferencia
Estereotipoak eta zurrumurruak apurtuz: begirada Palestinan
cartel_zurrumurruak_amurrio_unrwa.jpg
29/11/22
18:00
Entrada libre
Kultur Exea
Hitzaldia - Conferencia

Azaroaren 29an hitzaldia egongo da Kultura Etxean. Gaia: "Estereotipoak eta zurrumurruak apurtuz: begirada Palestinan"

"Estereotipoak eta zurrumurruak apurtuz: begirada Palestinan" da azaroaren 29an (Palestinako Herriarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Eguna) Unrwa Euskadik emango duen hitzaldiaren izena, eta Amurrioko Kultura Etxean 18:00etan egingo da. Hitzaldian Palestinako errefuxiatuen inguruan dugun pertzepzioaren gaineko hausnarketa egingo da, haien errealitateari hurbilduz. Andrea Ruiz Balzola, antropologoa, maistra eta Begirune Fundazioan gizarte ikerlaria, eta Mohammad Farajallah, Palestinako herriko eskubideen aldeko aktibista, izango dira hitzaldian parte hartuko dutenak, eta zurrumurruen aurkako ikuspegitik solasaldia egingo da, estereotipo eta aurreiritziei aurre egiteko. Amaitzeko Unrwa Euskadik argitaratutako honako bi ikerketa hauen aurkezpen laburra egingo da: ‘Percepciones de la Población Vasca acerca de la Población Refugiada de Oriente Medio, en particular de Palestina’, eta ‘Cartografía de la Memoria Palestina en Euskadi’.


Informazioa / Información

29/11/22
18:00
Kultur Exea
Entrada libre


Castellano