Beste Batzuk - Otros
Mikoturismo Egunak 2022
MIKOTURISMO EGUNAK 2022 AMURRIO
05/11/22- 06/11/22
18:00
Entrada libre
Amurrio
Beste Batzuk - Otros

Urriaren 22, 23, 29 eta 30ean eta azaroaren 5 eta 6an perretxikoekin egindako XVIII. Pintxo Lehiaketa.

Dastaketa honako taberna hauetan egingo da: Alanbike, Albizabal, Atxubi, El Crucero, El Desván, El Rinconcito, La Terraza, Taberna Frontón, Txoko Gorri y Ustai.

Tabernentzako saria:

  • Pintxorik onena, epaimahaiaren bozketa: 200 € eta plaka
  • Pintxorik onena, herritarren bozketa: 150 € eta plaka.

Irabazleak azaroaren 9an, asteazkena, ezagutaraziko dira.

2022ko pintxorik onena aukeratzeko herri‑bozketan parte hartzeko gutxienez 7 pintxo dastatu beharko dira. Boto‑paperak Kultur Etxean eta Udaletxean horretarako jarriko diren hautestontzietan jarriko dira, bai eta azaroaren 6an (igandea) perretxikoen erakusketan udal‑pilotalekuan. Azaroaren 8ko (asteartea) goizeko 10:00ak arte bozkatu ahal izango da. Bozketan parte hartzen dutenen artean, 250 euroko bi sari zozkatuko dira.

Urriaren 22, 23, 29 eta 30 eta azaroaren 5 eta 6: Menu Gastronomikoak

Jatetxeek sasoiko perretxikoekin eginiko menu gastronomikoak: Abiaga Jatetxea (39,50, BEZ barne. Menuak ez du upeltegirik barne hartzen eta mahai osoan jarri behar da), Bideko (50 € BEZ barne. Menuan ez dira bodega eta kafea sartzen) eta Ustai (38 € BEZ barne, bodegarekin)

AZAROAK; OSTIRALA: Hitzaldi Mikologikoa

19: 00etan Kultur Etxeko areto nagusian. Antolatzailea: Amurrioko Arriola Mikologia Elkartea

AZAROAK 5 LARUNBATA: Perretxikoen sailkapena

18:00etatik 20:00etara perretxikoen sailkapena egingo da udal-pilotalekuan, Arriola Mikologia Elkartearen eta Alberto Villanueva mikologoaren eskutik. Sailkapena publikoarentzako irekia da. Interesdunak ikusle gisa joan daitezke, zalantzak argitu eta bildutako espeziak eraman ahal izango dituzte, horiek sailkatzeko.

AZAROAK 6 IGANDEA: Perretxikoen erakusketa

11:00etatik 14:00etara perretxikoen erakusketa udal‑pilotalekuan, Arriola Mikologia Elkartearen eta Alberto Villanueva mikologoaren eskutik.

 


Informazioa / Información

05/11/22- 06/11/22
18:00
Amurrio
Entrada libre


Bilingüe