El Salvadorreko jesuiten sarraskian lekuko bakarra izan zen Luciaren benetako istorioa kontatzen du. 1989ko azaroaren 16ko goizaldean, El Salvadorko gerra zibilean, sei apaiz jesuita, unibertsitateko irakasleak, eta bi langile hil zituzten San Salvadorreko José Simeón Cañas (UCA) Erdialdeko Amerikako Unibertsitatean. Berehala gobernuak FMLN gerrilla erruduntzat jotzen du, baina lekuko presentzial batek bertsio ofiziala hankaz gora jartzen du: Lucía Barrera du izena eta UCAko garbiketa-langile gisa lan egiten du. Luciak ikusi du nortzuk diren benetako hiltzaileak: armada. Begirada hura funtsezkoa izango da egia argitzeko eta justizia egiteko, baina, gainera, betiko aldatuko du bere bizitza eta familiarena. (FILMAFFINITY)
14/11/22
19:00
Amurrio Antzokia
D:5 €- L:3.75 €
107 min
Castelano