Beste Batzuk - Otros
“A PHONE”
IOCUS (2).jpg
23/10/22
18:30
Entrada libre
Villa Fe eraikina. Bigarren solairua. (Sarbidea igogailutik)
Beste Batzuk - Otros

IOCUS proiektua

IOCUS proiektuak 2023ko lehen hiruhilekoan Amurrion garatuko diren sorkuntza kolektiboko 3 prozesuetako batean parte hartzera gonbidatzen zaitu.
IOCUS artearen inguruan elkartzeko eta lankidetzan aritzeko proposamen bat da; horren bitartez, elkartu eta geure buruari galdetzea proposatzen dizuegu, geure burua modu desberdinean ikusi ahal izateko espazioak eta ideiak sortzeko moduari buruz, non sortzea partekatzea eta haztea den.
IOCUS Amurrioko Udaleko Kultura Sailak bultzatutako proiektua da, Susana Corbella Anitza Arte Eskolako zuzendariak komisariatua, Eusko Jaurlaritzak finantzatua eta Teklak elkartearen laguntzarekin. Komunikazioa eta audientziak aztertzea.
Galderen bidez hurbiltzen gara artera eta kulturara, eta erantzunak bilatzen ditugu gertatzen dena, hunkitzen gaituena, galdekatzen gaituena, kolektibo egiten gaituena eta banakakoan indartzen gaituena irudikatuz. Jarduteko eta antzezteko mugak ikusiz sortzen dugu. Jolasetik sortzen dugu, bertan arauak garrantzitsuak direlako eta, gainera, alda daitezkeelako. Joko sortzailearen bidez bakarrik sortzen da sostengatzen gaituen kultura, eta pertsona oso gisa egiten gara, interesatzen zaigunarekin eta dardararazten gaituenarekin.

“A PHONE”
Datak eta ordua: 2022ko urriaren 23an, igandea, 18: 30ean
Lekua: Villa Fe eraikina. Bigarren solairua. (Sarbidea igogailutik)
Gidaria: Guillermo Trujillano (Amurrio, 1975)
Diziplina anitzeko artista. Arte Ederretan lizentziatua (Pau Garballo, Bartzelona) eta Debako Arte eta Lanbide Eskolan hezia (Harrizko tailua). Talde-erakusketak egin ditu MACVAn, IVANen, Tapies Fundazioan, Centre d 'Art Santa Monican eta Mendell Art Galeryn (Kanada).
Norentzat: Amurrioko kultur talde eta erakundeetako kide diren pertsonentzat.
Deskribapena: Saio hauen helburua Amurrioko elkarteen lana ikusaraztea da, bertako biztanleen arreta telefono mugikor erraldoi baten bidez bereganatuz, espazio publikoan kokatuta dauden kultur proposamenak bilduz. Saio horietan parte hartzen duten pertsonek APP desberdinez osatutako sistema eragile bat garatuko dute, ordezkatzen duten erakunde bakoitzeko bat. Ondoren, elkarte bakoitzak edukiak eguneratzeko ardura izango du. Eduki horiek umoretik eta sormenetik diseinatuko dira, herritarren begirada erakarri nahian.


Informazioa / Información

23/10/22
18:30
Villa Fe eraikina. Bigarren solairua. (Sarbidea igogailutik)
Entrada libre


Bilingüe