Korrika Kulturalaren baitan, datorren ostiralean, otsailak 25, eskualdeko artistak nagusi diren antzezlan berezi bat eskainiko da Amurrio Antzokian DOAN. Antzezlan honek bi plano jasotzen ditu, antzezleek eskenatoki gainean aipatzen dituztenak eta bestetik KASKOen bidez entzungo ditugun euren buru barruko pentsamenduak (off-eko ahotsa). Antzezlan laburra da, 20 bat minutukoa eta ostean gidoilariarekin solasaldia egiteko aukera egongo da.
Animatu eta hartu gonbidapenak Amurrioko kultura etxean edo egunean bertan takilan!!
25/02/22
20:00
Amurrio Antzokia
Gratis
Euskera