Ikus gaur
Gainerako hilabetea
Hurrengo hilabetea
Zinema - Cine
ZINE-FORUMA “EL AGENTE TOPO”
el_agente_topo-561971998-large.jpg
22/12/21
17:00
Gratis
Nagusien Etxea
Zinema - Cine

ZINE-FORUMA “EL AGENTE TOPO” NAGUSIEN ETXEA

Abenduaren 22an zineforum saio berri bat egingo da Amurrioko Nagusien Kontseiluak aurkeztuta. Oraingo honetan, "El agente Topo" filma proiektatuko da. Hitzordua 17: 00etatik 19: 00etara izango da Nagusi Etxean. Sarrera doakoa da.

Sipnosis:

Sergio Txileko espioi bat da. Edo antzeko zerbait. Gutxienez, Romulo detektibeak antolatutako casting baten ondoren eskaini zaio lan hau. Ikertzaile pribatu horrek sator sinesgarri bat behar du erretiratuen etxe batean sartzeko. Romuloren bezeroak, egoiliar baten alabak, susmatzen du bere amari tratu txarrak ematen ari zaiola, eta, beraz, egoitzan gertatzen ari dena zehazki zer den jakiteko kontratatzen du. Sergiok, ordea, 83 urte ditu, eta ez da 007 agentea; beraz, ez zaio batere erraza egiten espioitza-teknologia eta -metodologia erabiltzen ikastea. Frogak biltzen saiatzen den bitartean, Sergiok jubilatu batzuekin adiskidetu egiten da, eta ohartzen da bilatzen zuen ustezko egia izugarriak ez duela zerikusirik berak eta Romulok susmatu zutenarekin. (FILMAFFINITY)x


Sariak:
2020: Oscar sariak: film luze dokumental onenaren saria
2020: Donostiako Zinemaldia: publikoaren Saria (Europako film onena)
2020: National Board of Review (NBR): urteko atzerriko film onenak
2020: Independent Spirit sariak: dokumental onenaren saria
2020: Goya sariak: Iberoamerikako film onenaren saria
2020: Sundance Jaialdia: nazioarteko dokumentalen sail ofiziala
2020: Forque sariak: Latinoamerikako film onenaren saria
2020: Ariel sariak: Iberoamerikako film onena
2021: Platino sariak: dokumentalik onena eta Zinema eta Balioen Hezkuntza Saria


Informazioa / Información

22/12/21
17:00
Nagusien Etxea
Gratis

17:00 -19:00
Castellano