Ikus gaur
Gainerako hilabetea
Azoka - Feria
Amurrio Gift Azoka
Amurrio Gift Azoka.jpg
05/11/21- 07/11/21
10:00
Gratis
San Antón plaza
Azoka - Feria

Amurriok ‘Amurrio Gift Azoka’ ekimen berritzailea hartuko du azaroaren 5etik 7ra, San Anton plazan. Oparien azoka da, eta udalerriko eskaintza komertziala erakustea eta Gabonetako opariei begira inspirazio iturri izatea du helburu. 

Azokako hiru jardunaldietan herriko 30 saltokik, 6 artistak eta 10 ekoizlek hartuko dute parte, eta jardunaldi bakoitza gai batera zuzenduko da. Azokari hasiera emateko, ostiralean moda, osagarriak eta zerbitzu pertsonalak izango dira herriko saltokien eskutik, 10:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:00etara. Larunbatean, berriz, artea, dekorazioa eta etxea izango dira gaia, eta herriko artistek eta saltokiek hartuko dute parte, 10:00etatik 14:30era. ‘Amurrio Gift Azoka’ igandean amaituko da, eta 10:00etatik 14:30era bitartean gastronomia izango da protagonista bertako ekoizleen eskutik. Azken jardunaldian, 12:00etan, Gasteizko Sukalki jatetxeko Luis Angel Plágaroren showcooking bat izango da. Showcooking-era joan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena www.basquemountains.com/txirekia webgunean.

Hiru azoka egunetan hainbat emanaldi izango dira. Ostiralean 19:00etatik 20:00etara musika emanaldia izango da Sabin Guarestiren eskutik eta larunbat eguerdian herriko Ilargiak Taldearen txanda izango da, 13:00etan. Igandean, azokari amaiera emateko, Sergio Arrospide umorista izango dugu 13:15etik aurrera.

Zozketak
Azokan hainbat zozketa egingo dira, enpresa erakusleetan, bai azokan bertan, bai euren establezimenduetan, erosten duten pertsonen artean. Egindako erosketarengatik txartelak emango dira, azokan dagoen hautestontzi batean utzi beharko dira eta, egunero, saria gozatuko duen pertsonaren izena aterako da. Hilabeteko epean parte hartzen duen edozein establezimendutan erabili ahal izango den bale bat zozkatuko da egunero.


Informazioa / Información

05/11/21- 07/11/21
10:00
San Antón plaza
Gratis

Según programación
Euskera y castellano