Amurriok Asteklima ospatuko du, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astea

  • Programazioak ingurumenaren zaintzarekin zerikusia duten dokumentalak, hitzaldiak eta aire zabaleko jarduerak barne hartzen ditu

Amurriok bat egingo du Euskadin irailaren 22tik urriaren 1era ospatuko den Klimaren eta Energiaren Astearekin. Asteklimaren helburua klima aldaketaren aurka borrokatzeak duen garrantziaz kontzientziatzea eta herritarrak konpromiso batera mugiaraztea da. Horretarako, zinema saioak, hitzaldiak eta txangoak antolatu dira astebetean zehar.

Zinea

Irailaren 24an eta 25ean, 19:00etan, "Iberia, naturaleza infinita" dokumentala proiektatuko da. Ondoren, Arturo Menor zuzendariarekin solasaldia izango da, hilaren 24an. Dokumentala bere lurraldetik kanporatutako arrano erreal bati buruzkoa da, eta Iberiar penintsulan zehar bizirauteko abenturari ekingo dio. Filma toki askotan filmatu da, Nerbioi Garaia eskualdean barne.

Dokumentalean, arranoaren arazoak eta mehatxu nagusiak erakusten dira, eta klima-aldaketa dela animalia-espezie asko a desagertzera daraman arrazoi nagusietako bat.

Irailaren 28an, 19: 00etan, "Ganado o desierto" dokumentala proiektatuko da, larreak, lurzoruak, basoak eta ura birsortzeko abeltzaintzari buruzko hausnarketa bilatzen duen dokumentala. Klima-aldaketaren aurkako borrokak animaliak jomugan jartzen ditu. Abeltzaintza, gaur egun, aldaketa klimatikoaren, baliabide naturalen degradazioaren eta osasun publikoko arazo larrien funtsezko arrazoietako bat da. Baina ganadua ondo erabiltzea irtenbide bat izan daiteke ekosistemak eta landa-ekonomiak lehengoratzeko.

Zine-saioak Amurrio Antzokian izango dira eta sarrerak doakoak izango dira lekua bete arte.

Hitzaldiak

Irailaren 27an, 19: 00etan, Katekesi Eraikinean energi alkarteei buruzko berbaldia egingo da. Goiener-en hitzaldi honetan, energia-komunitateak zer diren, herritarrak nola ahalduntzen diren, zer onura dakarten eta autokontsumoaren ezaugarriak azalduko dira. Sarrerak doakoak izango dira lekua bete arte.

Beste jarduera batzuk

Hondakinak garbitzea Nerbioi ibaian, animaliak ezagutuz

Irailaren 23an, 10:00etatik aurrera, hondakinak garbituko dira Nerbioi ibaian, hainbat animalia aurkitu bitartean. Muskerrak Elkarteak bertaratzen diren guztiak gidatuko ditu udaletxetik, ibaian zehar egingo den ibilaldi batean, inguruko flora eta fauna ezagutzeko, bidean aurkitutako hondakinak biltzen diren bitartean.

Txangoa Delikara - "Zigortutako" animalien tailerra

Irailaren 24an, Muskerrak Elkartearekin batera, txangoa egingo da Delikara autobusez (Udaletxetik 10:00etan), inguruko animaliarik beldurgarrienak ezagutzeko, hala nola armiarmak, sugeak eta saguzarrak, besteak beste. Jarduera honetarako leku mugatua dago, beraz, izena eman behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbide elektronikoa mezu bat bidaliz.

Amurriok bonuen kanpaina abiaraziko du tokiko merkataritzan kontsumoa sustatzeko

  • Ekimena irailaren 18tik urriaren 15era egingo da kanpainari atxikita dauden 37 establezimenduetan

Amurrioko Udalak eta Izan Amurriok, merkatari, zerbitzu eta ostalaritza elkarteak, bonuen kanpaina berri bat abiaraziko dute. Ekimenaren helburua tokiko merkataritza dinamizatzea eta udalerriko establezimenduetan kontsumoa sustatzea da. Horretarako, kanpaina irailaren 18tik urriaren 15era egingo da kanpainari atxikita dauden 37 establezimenduetan.

 

Kanpainak irauten duen bitartean 1.200 bonu jarriko dira eskuragarri, eta zuzenean banatuko dira atxikita dauden establezimenduen artean. Bonuaren balioa 25 eurokoa da, eta bonua lortzeko zenbatekoa, 20 euro. Saltokietan lortu daitezke erosketa egitean, eta pertsona bakoitzak establezimendu bakoitzeko gehienez bi bonu erabili ahalko ditu.

Hona hemen kanpainari atxiki diren 37 saltokiak:

Moda eta osagarriak: Abascal, Gancedo, Kapritx, Karisma, Katibel, Modapiel, New Jolan, Telmer, Hit Denda,

Kirolak: Basualdo Kirolak eta Koba Cycling.

Zapata‑dendak: Aranoa Zapatak eta Calzados Urrutia.

Liburu-dendak: Bai-Bada eta Sanz.

Edertasuna eta Estetika: Mirela Nails Beauty, Peluqueria A+A, Spiral Peluqueria, If Hair Beauty&Nails, Susana Estética

Optikak: Centro Óptico Josu, Luyando Ópticos

Bitxi-dendak: Joyería Lambarri, Madis Joyeros

Janari-dendak: Carnicería Burutxaga, Carrefour, Selene Frutadenda

Belar-dendak: Maritierra, Lur Amurrio

Beste batzuk: Electrodomésticos Izaskun, Elektrohob, Entrepunto y puntada, Ferretería Arberas, Foto Arregi, Plaza Amurrio

Lekamañako jaietara joateko autobusa

Kultur Etxean 16 eta 30 urte bitarteko gazteentzako txartelak doan jasotzea irailaren 18tik 22ra (13:00ak arte)

Irailaren 23an

Irteera Amurriotik: 22:00etan

Buelta Amurriora: 02:00etan

Amurrioko Udalak haurren parte-hartzea sustatzeko Haurren Elkargunea ekimenaren hirugarren edizioa jarriko du abian

  • Izena emateko epea irailaren 26tik urriaren 4ra egongo da zabalik, eta ikastetxeetan eta Amurrioko herritarrei arreta emateko bulegoan egin ahal izango da

 

Amurrioko Udala Haurren Elkargunearen hirugarren urtea jarriko du habian. Ekimen honen helburua haurrak parte-hartzean trebatzea eta ahalduntzea da, erantzunkidetasunean oinarritutako eredu parte-hartzaileak bultzatuz. Borondatez parte hartu nahi duten udalerriko lehen hezkuntzako 4. eta 5. mailako 20 haurrek osatuko dute, eta 10 aldiz elkartuko dira ikasturtean zehar.

Ikasleek komunitatearekin, elkarteekin, herriko eragileekin, ikastetxeekin eta Udalarekin elkarlanean jardungo dute beren interesei erantzuteko proposamenak ikertu, hausnartu eta irudikatzeko. Lanerako gaiak beraiek aukeratuko dituzte, eta askotarikoak izan daitezke: laguntasuna, ingurumena, kultura... edo herriaren inguruan sortzen den beste edozein gai.

Izena emateko epea irailaren 26tik urriaren 4ra izango da, eta ikastetxeetan eta Amurrioko herritarrei arreta emateko bulegoan egin ahal izango da.

Plaza eskatu ahal izateko, bi baldintza bete beharko dira: batetik, udalerriko ikastetxeren bateko ikaslea izatea eta, bestetik, 2023/24 ikasturtean Lehen Hezkuntzako 4. maila egitea. Taldeak bi urteko jarraipena izan nahi du, beraz, erdia Lehen Hezkuntzako 5. mailara igaro diren ikasleek osatuko dute.

Haurren hautaketa zozketa bidez egingo da, taldearen aniztasuna eta parekotasuna bermatzeko baldintzak ezarriz. Lehen Hezkuntzako 4. mailako haurrek ekimenaren inguruko informazio gehigarria jasoko dute irailean ikastetxeetan egingo den aurkezpenean.

Ikasi lasterketetako auto bat nola eraiki, diseinatu, pilotatu eta ekipo bat nola kudeatu

Eskolaz kanpoko jarduera hau Amurrion erroldatuta dauden edo herriko ikastetxe batean ikasten duten 11-16 urteko neska-mutilentzat da, eta zientzia eta teknologiako trebetasunak sustatzea du helburu nagusi.

Urritik aurrera, Amurrio Bidean-ek STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) arloetan oinarritutako proiektu zirraragarri bati emango dio hasiera. Bertan, parte-hartzaileek auto elektriko bat muntatzeko eta GreenPower zirkuituetan konpetentzietan parte hartzeko aukera izango dute (https://sites.google.com/kidskitcar.org/kidskitcar/home?authuser=0)

Eskolaz kanpoko jarduera astelehenetan izango da, 18: 15etik 20: 15era, Zaraobe Institutuko instalazioetan. Bertan, auto elektrikoa muntatzen eta optimizatzen lan egingo dute. Erantzukizun gehigarriak ere esleituko zaizkie, hala nola, lasterketen gastuak eta kontsumigarriak estaltzeko finantzaketa eta babesak bilatzea, eta proiektuaren komunikazioaz eta marketinaz arduratzea.

Jarduera hau egiteko, gutxienez 6 kidek parte hartu behar dute, eta gehienez, 12k. Horri esker, parte-hartzaileek taldeak osatuko dituzte eta elkarrekin lan egingo dute proiektuaren hainbat alderditan, arlo desberdinetan txandakatuz: ingeniaritzan, finantzetan eta komunikazioan.

Esperientzia dibertigarria izateaz gain, jarduera honek etorkizunerako garrantzitsuak diren arloetan trebetasun praktikoak garatzeko aukera ematen die gazteei, hala nola talde-lanean, mekanikan, aerodinamikan, elektronikan, finantzetan eta komunikazioan.

Proiektu honetan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago. Auto elektrikoen eraikuntza eta lehiaketa talde honetan parte hartu nahi baduzu, Amurrio Bidean-en telefonoz edo whatsapp bidez 945891721 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. posta elektronikoaren bidez jakinarazi edo eman izena hemen: : https://forms.office.com/e/jujNeBKCxj .



Ez galdu zientzia eta teknologiaren arloan dibertsioa eta ikaskuntza uztartzen dituen esperientzia paregabe baten parte izateko aukera!

Amurriok Laia Aiaraldeko 2023-2024 ikasturtearen aurkezpena hartu du

  • Aurkezpena amaitzean, 2023-2024 ikasturteko programazio xehatua jasotzen duen liburuxka banatu da

Amurrioko Udaleko Osoko Bilkuren Aretoan gaur eguerdian Laia Aiaraldearen 2023-2024 ikasturtearen aurkezpena egin da. Bertan Arabako Foru Aldundiko Berdintasuneko Foru Diputatua Jone Berriozabal Bóveda eta Amurrio, Aiara, Artziniega, Laudio, Okondo, Urduña eta Orozkoko alkatetzak, zinegotziak, Aiarako Kuadrillako presidentea eta Aiaraldeko berdintasun teknikariak izan dira.

Laia Arabako Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskola da eta gaur Aiaraldean 2023-2024 ikasturterako antolatu diren tailerrak eta hitzaldiak ezagutzera eman dira. Edizio berri honen helburua berdintasunarekiko eta emakumeen ahalduntzearekiko konpromisoa berrestea da, gizarte ekitatiboago eta bidezkoagoa eraikitzeko.

 

Aurkezpenean, 2023-2024 ikasturteko eskuliburua banatuko da.

Cookien politika

Webgune honek bere cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu esperientzia eta zerbitzu hobea eskaintzeko. Nabigatzean edo gure zerbitzuak erabiltzean, onartu cookien erabilera. Hala ere, cookieak sortzea eta ezabatzea eragozteko aukera duzu, zure nabigatzailean dagokion aukera aukeratuta. Zure nabigatzailean cookie-en erabilera blokeatuz gero, litekeena da webguneko zerbitzu edo funtzionalitate batzuk eskuragarri ez egotea.